Agurain

Arabako ipar-ekialdean kokaturik dago Agurain udalerria, Gasteiztik 26 kilometro ingurura. Arabako Lautadako kuadrillako burua da. Arabako laugarren herririk jendetsuena da, Gasteiz, Laudio eta Amurrioren atzetik. Iparraldean Donemiliaga du mugakide; hegoaldean Bernedo; ekialdean Donemiliaga eta Entzia-Iturrietako Partzuergoa; eta mendebaldean, berriz, Iruraitz-Gauna eta Arratzu-Ubarrundia.

Erdi Aroaz geroztik toki estrategikoa izan da Agurain, bertatik pasatzen baitzen Europa osoan garrantzitsua den Done Jakue bidearen barne ibilbidea (kostaldetik ez zihoana); gainera, Gaztelako eta Nafarroako erresumen artean zegoen.

  • Hizlariak: 1
  • Zintak: 1
  • Pasarteak: 0
  • Transkribatutakoak: 0
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 0

Hizlariak

# Hizlaria
1 Olalde Arrieta, Anjel Mari 'Buka' (1955)

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia