Aduna (Gipuzkoa)

Adunako festak: oilasko jokoa eta dantza

Adunako festak: oilasko jokoa eta dantza <p>Adunako festetan oilasko jokoa izaten zen. Orain neskak ere ateratzen dira baina garai hartan mutilak bakarrik. Dantza-sokan neskak ere ibiltzen ziren. Soinua ere izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-006-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Adunako festetan oilasko jokoa izaten zen. Orain neskak ere ateratzen dira baina garai hartan mutilak bakarrik. Dantza-sokan neskak ere ibiltzen ziren. Soinua ere izaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba dana laneko kontuk-eta galdetu dizkizut uain arte. Beste galdera klase bat in nahiko nizuke beste pixkatian. Herriko festak diala ta, Adunan festeta juten al ziñeten zuek gaztetan?
- Bai, festeta juten giñan, ta oillasko jokun ta’re ateatzen giñan.
- A bai?
- Bai.
- Nola izaten zan hoi?
- Ordun denak ateatzen zian, konparaziyo batea, balin bazittun hemezortzi urte o hola, denak ateatzen zian oillasko jokun. Ta gero, konparazio batea, soldaduska pasa arte ta. Gero ni hoitazortzi urtekin ta’re atea nitzan.
- A bai e?
- Bai. Baiño ordun neskak ez zian ateatzen. Uain neskak eta mutillak ateatzen dia /ateatzeia/, baiño ordun denak mutillak. Ta hala´re hemezortzi lagun-o osatzen giñan. Ta geo dantza-sokak eta iten zian ta ordun ematen zian ia neskak.
- Oillasko jokuako goizen pasatzen ziñaten eskian, etxez etxe?
- Ba bai, goizetik hasi ta herriya dena pasatzen gendun.
- Nola izaten zan hoi? soiñuakin o...?
- Ba bai, zea, filarmonika, trikitixa o… soiñu ttikiyakin. Ta soiñu haundiyakin ta’re bai ibili izandu dia /izanduia/.
- Ta nola izaten zan, etxe batea allatu ta kantun iten zan o dantza o...?
- Osea, dantzatu iten zan. Bi pieza-o iten zian ta... Ordun denak baserrik izaten zian ta etxez etxe ibiltzen zian. Ta hemen’e, beno, lau bakarrik zian. Entenitzen dezu? Bi bizitzakua, besti hoi ta hau. Ta hemen besteik ez zan, entenitzen dezu /entenitzezu/?
- Ta mutil kuadrilla etorri ta dantzatu iten zenuen?
- Ta kale onduan’e kaleik ez zan ordun. Entenitzen dezu? Ta etxiak bai, ordun dexente zian, baiño kaleik bat ez.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia