Aduna (Gipuzkoa)

Sagardotegien ordainak

Sagardotegien ordainak <p>Sagardotegian ez zegoen asegururik. Herriari ordaintzen zitzaion sagardotegia edukitzeko eskubidea. Apaizari ere ordaintzen zitzaion, hamarrena deiturikoa eta bulak. Udaletxean berriz sagardoaren lizentzia ordaintzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sagardotegian ez zegoen asegururik. Herriari ordaintzen zitzaion sagardotegia edukitzeko eskubidea. Apaizari ere ordaintzen zitzaion, hamarrena deiturikoa eta bulak. Udaletxean berriz sagardoaren lizentzia ordaintzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Sagardotegiyak seguruik eo uain bezela izaten zun?
-Uain gaiña ez behintzat, baiño lehen’e herriyai patuta izaten zan e.
-Herriyai?
-Bai, bai…
-Ta hori?
-E?
-Ze patzen zan?
-O diputaziyuan zean o, herri, herriyan autorizaziyua bihar izaten zendun e!
-Sardoteiya eukitzeko?
-Ta bai bai, ta sagarduana lehen garai byai patzen zitzaiyon e!
-Ze proportzion o hola?
-Bai deretxua.
-A bai?
-Aunan asko ez det sumatu izandu, bai, herrik baia kobratzen zittuenak, gure aitta [...]
-Noiz arte hoi zure, zuk hartu zenunian’e bai?
-Nik hartu nunian e gutxi, baiño ni gaztia nitzala bazian.
-Ta zertan patzen zitzaion, diruz o sagardotan?
-Diruz. Apaizai’e hortxe patzen zitzaion, batian bulak eta bestian ez dakit zer, ta bestian bakit zer. Apaizai’de patzen zitzaiyon!
-Ze, bedeinkatzea etortzeatik?
-Bedeinkatzea etortzen dana’de bai ta gero aparte bulak eta izaten zittun.
-Zer zian ba?
-Bulak, ze esango dizut ba nik, honbesteko bat urtian patzekuak eta bai bai ta, artua’de honbestea ta arto razioa’de ematen ikusi izandu, ezautu izandu det nik erremiyoik gabe, apaiza arto zaku koxkor bat arto ematen. Hoik lehengo antigualeko hamarrenak elizai ematen zitzaizkanak. Aurten’e hemen ezautuba no ni.
-Dana, apaizai danetik?
-Apeiz...
-[...] apaizai?
-Bai.
-Ta urtian bula ze izaten zan, urtian patzen zitzaiyon..?
-Bai.
-Inpuestoa bezela?
-Bai, bai, bai
-Ta uaintxe hartotan, uaintxe…
-Genealian, hoik genealen bula ta hoik usten det berdin, usten det garai hortan patzen zian.
-Ta ze eman behar izaten zitzaiyon ba?
-A, hua batzuk ahaztu iñak dazkat nik baiño, hola familiya o geixo zala familiya, etxealde, haundixoua zanai gehixo ta bestelakuai gutxixo ta hola usten det izaten zala seuru ez dizut esango. Ze usten dezu patzi hortan, lehen’e, bai bulak bai, kula, gula o holako izen bat du behintzat.
-[...] ta apaizai ordun?
-Bai.
-Beste iñoi ez behintzat?
-Gula hoik apaizai.
-Ta ayuntamientuai zea sagardua itteko lizentziya o..?
-Bai, bai, sagarduan lizentziya.
-Ta garestiya izaten al zan?
-Zenbat esango dizut ba nik. Ordun’e patzekua dana galesti izaten da. Bai, bai garaitan ayuntamentubai sagarduana deretxua patzen ziyela bakizkit nik. Aunan ez nun ezautu, Aunan’e askotan basarritarrak eta hua’re alkate eoten zan ta, aitzen nittun “ios ni hurruna batian ez ziot ba nik deretxoik ez ziot eantsiko sagardu honi” baiño easten ziyenak bazien. [...] nola esaten zittun uain huek guatzen zaizkit eta.
-[...]
-Bai, ze usten dezu patzi hortan.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia