Aduna (Gipuzkoa)

Sagardotegiak baserriko kontua ziren

Sagardotegiak baserriko kontua ziren <p>Sagardotegitik bakarrik gutxi bizi ziren. Gehienak sagardoaz gain animaliak edo soroa ere izaten zuten. Sagardoa baserriko kontua izaten zen. Abizena baino gehiago baserriko izena erabiltzen zen jendea izendatzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sagardotegitik bakarrik gutxi bizi ziren. Gehienak sagardoaz gain animaliak edo soroa ere izaten zuten. Sagardoa baserriko kontua izaten zen. Abizena baino gehiago baserriko izena erabiltzen zen jendea izendatzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta sagardoteiaz aparte esan dezu sagardotegia zunak’e normalen batza’re izaten zun ta sorua’re ta gaua’re bai?
-Bai, normal.
-Iñor ez zan bizi sagardotegitik?
-Gutxi izango zian, hemen Astigarra alde ta hoitan’e, ña! Sagardoteitik bakarra bizittu ziana asko ez det aitzen. Gehiyenak, dana baserritarra da hor’e berez sagardotegi hoi danak, Zapiain’e galanta baserriya baiño nik’e han behiyak ezautu nittun. Ta ez da asko izango baserritarrek o sagardozalek, jun daneko uain, larogei urte, behiyik ez zuenik, leheno ez behintzat. Akaso bakarren batzuk ta harrezko, harrezko jarritako sagardozale, sagardo izeneko, baiño lehen lehengo, lehen lehengo sagardo zaliak, danak baserritarrak izango zian garai batian. Akaso bakarren batzuk izango zian, baiño berez baserrikuak izango zian.
-Ta zuei ordia herrin, baserriko izenagatik deitzen zizuen o sagardoteiyanagatik, nola esaten zizuen zuri?
-Ramon ta, genealian ordun ohittura zan, Gartza, etxian izena esatekua, asko zan ohittura, Aunan’e zea “Apaintzako bazieztik, Apaintzakua jun dek, Torrekua jun dek, hagua jun dek” ohittura etxian izena esatekua ikearriya zan leheno, uain ez, uain ezta ohittura hoi.
-Apelliduagatik baiño gehiyo etxian izena.
-Bai, bai, lehen garai batian bai, hemen inguru hontan behintzat bai.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia