Sagarrak asko garbitzen dira
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Orain garbitasunari garrantzi gehiago ematen zaio. Lehen ere sagarrak garbitzen zituzten baina ez hainbeste.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: ADU-003/021
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Sagardogintza
Transkripzioa
-Sagardua’re hobia ingo zan ordun?
-Sagarduak ordun’e oñak itten zian, baiño uaiñ’e sagarduak, sagardo onakin jendiak, uain gaiña lehen baiño iya gehiyo atenditzen du /atenditzeu/. Sagarrakin uain, garbitasuna gehiyo itten, lehen’e garbitzen zan baiño, uain gaiña, uai sagar guztiya ekarri, ta aurrena pilla batea botatzen da /botatzea/ sagar osua, ta gurian hala jarriya do goiti behera botatzen dezu /botatzezu/ ta geo han hua itxiya eoten da /eotea/ ta jo ta udakin garbitzen da /garbitzea/. Gero makina, udak eamateu goiti behera, goiti behera, goiti behera, ta makina dijuala berriz, honoko zimurra o kazkarra o ta sagarra zikiña balin badao hainbeste uda juten da ta jo ta dana eskubakin garbitzen da /garbitzea/ berriz ostea. Uain garbitasuna, ikeragarriya izen zaiyo sagarrai e!
-Leheno ez zan garbitzen hola?
-Ez, ez, uain gaiña zikin ez zun izaten baiño ez zan hola garbitzen. Lehen’e beti sagarra garbiya bai, kanpotik orbela eo ikusten bazun ta, gure aitta zanak’e, han zakun nola [...] txiki xamarra edo lehen izaten zan asko, belarra ebaki itten zan ta belar puxkak ta hola izaten zian gero, hari garbiya ekarri bestela, bere zakubakin igual [...] zinttun.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!