Aduna (Gipuzkoa)

Sagarrondoak nola txertatu

Sagarrondoak nola txertatu <p>Sagarrondoak txertatzeko abilezia eta praktika behar da. Txertaketaren inguruko azalpenak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sagarrondoak txertatzeko abilezia eta praktika behar da. Txertaketaren inguruko azalpenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Txertatzian asuntua ta, abileziya beharko zan ba hortako.
- E?
- Hortako’re abileziya beharko zala.
- Bai, hoi’re beti praktikakin hobia izaten da.
- Zer zan sekretua?
- A, sekretua... behintzat arbola hezia ta ona izatia bat, ta hala’re beti ez da, ez zan... uain’e frakasuak ematen dittu. Uain asko itten da, sagarrai begi ttiki bat kendu, ta hua [agor] aldian-o sagarrai azalian sartu, ta lotu, ta begi harek heltzen diyo askotan.
- A bai?
- Bai.
- Leheno ez zenuen […]?
- Ez, nik ez det ezautu hoi uaintxe… hogei urte hontaa arte. Akaso lehen’e izango zan.
- Zuek adaxka bat moztu ta bestiai erantsi?
- Bai, bai.
- Ta nola lotzen zenuen hua o?
- Hua, jenealian, hua izaten da erretxiña-o esaten diyena, hortako preparatuba. Ta beste batzuk lokatza, buztiña masa inda’re aitzen zianak bazian, ta haik’e batzuk geatuko zian, baiño jeneralian lan asko ematen du gaiñea harek ta halakuak gehiyenak [iyarrak] asko ateatzen zian.
- Erretxiña ze, nundik ateatzen zenuen?
- Hortako saltzen duena, tokitan, hoi.
- Lehen’e saltzen zuen?
- Bai, bai, nik gure etxian lehen’e ezautu nittun hoik, erretxiña bezelakua,k propiyo hortako prapatuta. Uaiñ’e nik hor goiko mendi etxe batetik ekartzen dittut ta haik etxian itten duela esaten due, berriz, etxen preparatzen dula. Bi neskatxa soltera; ta solterak [jarri] ezkeoz zeoze prepaatu beharko due, noski. Haik aitzen dia.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia