Aduna (Gipuzkoa)

Sagar mota asko zuten etxean

Sagar mota asko zuten etxean <p>Garai batean sagastietan aparte soroa ere bazuten. Orain dena sagasti bihurtu dute. Sagar mota asko izaten zituzten. Nonbait sagar mota on bat zegoela jakinez gero bila joaten ziren. Askotan sagarrak kanpoan erosi behar izaten zituzten. Erabiltzen zituzten sagarren izenak azaltzen dizkigu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garai batean sagastietan aparte soroa ere bazuten. Orain dena sagasti bihurtu dute. Sagar mota asko izaten zituzten. Nonbait sagar mota on bat zegoela jakinez gero bila joaten ziren. Askotan sagarrak kanpoan erosi behar izaten zituzten. Erabiltzen zituzten sagarren izenak azaltzen dizkigu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Sagastik zeuenak zenittuen?
- E?
- Sagastik zeuenak?
- Ordun’e bai ta uain, berriz, askoz’e gehiyo. Uain ordun soro-ta zienak uain danak sagasti jarrita dazkat, etxe guztiya dana sagasti dakat nik jarriya.
- Leheno zenbat... nolako sagastiya zenekan?
- Ba... uaingo erdiya o holakon bat. Geo ganauba zenun ta, ganauba zenun garaiyian ta ordun erremeiyoik be zeak, kosetxa’re in in bihar izaten zendun, ta danetako terrenoik ez zan izaten.
- Ze sagar klase izaten zan?
- Berroita hamar bat klase, uain’e aldian eongo dia /eongoiya/ gure etxian sagarrak, klasiak bai.
- Bai, leheno’re bai berrogeita hamar klase?
- Berroita hamar ya [...], bai lehen’e gure etxian sagar klase asko ezautu det /ezautut/ nik beti. Gure etxian beti sagardotan nola aitzen zian, nere aittonak’e beti huaxe izaten omen zun kapritxua, nere aittona Ramonek’e, ta aurretik’e bai ta. “Sagar ona zeok” o klase ona izan ezkeoz, hua jun ta ekarri mentuba ta hua txertatu ta, beti [konttuba] horrekin nekatzen ibilitakuak danak.
- Ze, eskian juten zitzaiyon sagastiyan jabiai? “Emango al diak adar puxketa bat” o?
- A! Arbolan adar xotx bat, noski, eskian, hoixe. Beste batzutan, berriz, “jun ta hartu itzak” esanda’re bai ta, baiño jenealian beti eskatu itten zitzaiyon. Zenbaittek adar ttiki bat, puntta moztutzia’re lehen ez zun nahi izaten.
- Ez?
- Ez.
- Beti eon da holako jendia?
- Bai, beti izandu da holako jendia. Zenbaittena lehen’e ez jun. Ta ikusten baziñuzun, buillan bat igual aittuko zizun, nahiz arbola izurratu ez, holako, bi hatzan gaiñeko, bi txotx kentzen bazizkazun’e, han zabiltzala ikuste ezkeoz... Ez, beti esakatu itten zitzaiyon.
- Baiño urrutiaiño juten al zan ba esken?
- Sagarra urdun’e sagarra erosi in bihar izaten zun askotan, ta igual, igual Tolosako sagasti [batian] sagar ona ikusiko zun, konparaziyoa, iruittuko zitzaiyon ta negun txertatzeko ya harea jun ta ekarri ta holaxe, holaxe.
- Ta ze klase izaten zian preziatugok ordun sagardotako?
- Jesus! Majiña bat bai.
- Hola gehientsuna ibiltzen zana zein zan?
- Gehientsuna ibiltzen dana, txalaka-ta asko ibiltzen zan, ta patzulua ta, sagar klase asko, saluatia ta, bat izaten zan hor, beste sagar txuriya esaten zaiyona ta, txalaka gorriya ta beste sagar txuri batzuk eta. Gero sagarrak’e askotan Antzuola-makatza ordun asko izaten zan uskiya’re asko izaten zan, ta Antzuola-makatzai hemen Antzuola-makatza esaten giñokan, ta Hernani aldea junda, berriz, potrokilo-sagarra esaten zitaiyon. Ta sagar bakoitzak’e zenbat leku iya hainbeste izen izaten dittu.
- Baiño hemen ingurun dana sagar klase igualak izaten zian, baten ta besten?
- Igualtsu. Gero txori-sagarra asko izaten zan. Txori-sagarretan’e bi klase behintzat bazian, haundiya ta txikiya, ta ibarbi-sagarrak eta urtebiyak eta patzuluak eta… sagar klase asko.
- Ta kanpotik ekarritakok izaten zian, urrutitik ekarritakok o?
- Ez, artian goiyaldetik pixkat, ordun ez zan izaten zeaik, kanpotik ez zan etortzen uain bezela.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia