Sagardotegietako kanilak, basoak eta edandakoaren kontrola
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen upeletako kanilak, txotxak, egurrezkoak izaten ziren. Oraindik sagardotegiren batean badaude horrelakoak. Basoak lehen txikiak izaten ziren. Bakoitzak zenbat edan zuen kontrolatzeko upelean markak egiten zituzten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:02:06
- Erref: ADU-003/012
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Aisia » Taberna giroa » Sagardotegiak
Transkripzioa
- Uain ikusten diot horri, zea... sagardoako txotxa esaten diot, baiño horrek ez daka txotxan antzaik...
- A, hau, hok kanilla ttikik, baiño leheno danak egurrezkuak izaten zian.
- Nolakuak izaten zian ?
- Egurrezko txiriya, bihatza bezelako txiri bat, sartu ta atera. Ta gero maillu ttiki batekin eo [anikotiakin eo] gaiñetik pixkat jo ta kitto. Leheno dana txiriya izaten zan. Ta uaiñ’e sagardotei bakar-bakarren batzutan badaude, baiño gutxitan.
- Uain dana holakua.
- Dana holakua do uain.
- Bentaja izango du zeoze.
- E?
- Zeoze izango du.
- Joiño! Hau, ba, hau itxi iten dezu ta ttak iriki itten dezu ta sagardua ez dezu alperrik galtzen ordun bezela.
- Baiño sagardua ateatzeko eran, antzeko xamar?
- Antzeko xamar. Sagardua hotan’e indarrian atatzen dezu ta han bezin ondo bai, txinpartak eta indarrian ateatzen dezu ta.
- Ta basuak uaingo igualak al zian leheno?
- Lehen´e, jenealian, baso haundiya ibiltzen zan, baiño sagardotegitan, han ibiltzen zan garaiyian, jeneralian, baso ttikik izaten zian lehen-leheno.
- A bai?
- Hola kaleko zea hoitan-ta ikusten nittun nik baso ttikiguak; ni batzuk ezautuba no, bakar batzuk.
- Ta noiz hasi zian ba baso haundigok?
- Aspaldi hasi dia hoik, baso haundik. Hasi ziala denboa puska bat bada, denboa puska bat. Ordun’e, ordun’e… badakizu, txikik’e askotan, txikik jendiak gehiyo kontatu beharko zittun ta, sagardua merke ta, baso txikikin hor ibiliko zian ta. Baten tokin hamar eanez o, badakizu, ahal dan bezela.
- Hoy esan behar nizun, nola kontrolatzen zan bakoitzak zenbat eaten zun?
- Nik aittu izandu det /izandut/ upelian-o itten zittuela markak lapiz, zea, karolinakin o, ta “hainbeste ean dizkik horrek” ta “harek hainbeste ean dizkik”, ta “hainbeste ean dizkik”.
- Baten bat enkargatu eoten zan ixkiñan baten?
- Bai, norbeak itten zittuela esaten zuen, ta besten batzuk nik ez dakit nola moldatzen zien, hoi’re entzun izandu det.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!