Sagardoa nola egiten zuten 2
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sagarra zukutzeko erabiltzen zuten makinak motor txiki bat izaten zuen. Geratzen zen patsa animalientzat gordetzen zuten eta zukua berriz zuzenean upelera. Upela egiteko gaztainondoko egurra erabiltzen zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: ADU-003/009
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Aisia » Taberna giroa » Sagardotegiak
Transkripzioa
- Ta zenbat denboan ibiltzen ziñaten? Zenbat sagar zenbat denboan?
- Gu a... gero nik beti ezautu det /ezautut/ motorrakin txikitzen. Asko aitzen zian eskubakin erainda. Baiño nik larogei urti hontan lehen’e ezautu nun txiki-txikiya nitzaneako motorrakin, makinai motorra eantsi ta jo’re itten zan, sagarra txikitzen zan.
- Ze, gasolinan motor txiki bat?
- Bai.
- Ta ze iten zun sagarra bertan sartu ta txikitu iten zun?
- Makinak, makina zan, sagarra bota zestuakin o sariakin o zerbaittekin ta beak barrun zilindruak zittun ta buelta eman ta sagarra txikitu ez du in bihar izaten, aplastatu, zukutu. Ta harek beak zukutzen zun ta hua botatzen zan, ta gero hua prensan estutzen zan.
- Ta estutu ta gero?
- Han geatzen zan patsa hua behiyantzat-o kendu.
- Ta bestia seittun kupelea?
- E? Bai, bai, hua, tolaria estutzen ai zan bezela, sagardua’re upelea.
- A, bertan, direkto juten zan?
- Direkto juten zan.
- Ta ze upel klase, o ze egur o?
- O, ordun izaten zan jeneralen gaztaiña ordun’e, hok bezelaxe. Haitzakin’e izaten zien, baiño geneal lehen’e upelak gaztaiñakin geneal izaten zan, gazt…
- Ta zeatik dan hobia o?
- Uain, alkaziakin’e sagardo onak ateatzen zian. Nik etxian alkeziakin ezautu nittun. Baiño jeneral izaten zan hemen hotan gaztaiña izaten zan.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!