Aduna (Gipuzkoa)

Sagardoa upelez aldatu behar da

Sagardoa upelez aldatu behar da <p>Sagardoa upel batetik bestera pasa egin behar izaten zen, patsa guztia kentzeko. Sagardoak lerma handia izaten du eta horregatik aldatu behar izaten da. Lehen leku askotan aldaketarik gabe botilaratzen omen zuten baina ez zen hain ona geratzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sagardoa upel batetik bestera pasa egin behar izaten zen, patsa guztia kentzeko. Sagardoak lerma handia izaten du eta horregatik aldatu behar izaten da. Lehen leku askotan aldaketarik gabe botilaratzen omen zuten baina ez zen hain ona geratzen.

Transkripzioa

- Ta sagarra… bueno, hoi dana in ta gero zenbat denboatan eukitzen zenuen upelian? O nola izaten zan?
- A upelian zenbat denbora, gero aldein-aldein, upel batetik bestea’re pasa in bihar izaten zan.
- A bai?
- Bai, sagardua bai, bestela, bestela hoi igual-igual da, person bati’re, bere in bihar guztik eta bere erropetan o galtzetan itten badittu, harek sagardua alperrik galdu itten du. Beno, ejenplua jarrito dizut, hoi ez da hor jartzekua.
- Ez, ez [...].
- Ta sagarduan patsa’re izaten zan sagarduai’re… Sagarduai´re aldein-aldein o urtian behin o bitan eo, hua kentzen bazitzaiyon, sagardua beste ontzi batea pasata hobe.
- Ta bertan, ze hondar geatzen zan o ze?
- A, bertan sagardua geatzen zan, hondarra, sagardotako baliyo ez zuna, sagarduantzat baliyo ez zuna, patsa eo hola sagardo... zea geatzen zan.
- Ta hua bota ta berriz’e...
- Hua bota, bai, hua kendu. Ta sagarduak’e nik nere denbora guztin ezautu det /ezautut/ eta sagarduak’e lerma haundiya izaten du.
- Lerma?
- Bai, lerma bai. [...] ontzi bateti bestea-ta pasatzen ai zeala-ta hoi danak lermak dia. Ta gero onduan geatzen zaiyona, lehen esan dizuten bezela, patsa ta, sagarduai’re barrun patsak-eta geatu itten zaizka aurreneko zeatan, aurreneko joaldikua danian, ta haik danak han, han litro asko galtzeko izaten dittu.
- Ta ordun zenbat aldiz aldatzea upel batetik bestea?
- A, segun! Sagardua ez balinbada ondo garbitzen o zeatzen, behin o bitan o, o noiz enbotillatzeko modun etortzen zaizun o. Ta leheno leku askotan [...] in be enboteillatzen omen zittuen ta. Gure etxian gure aitta zana hortan, sagardo zaliak zian haik ta atendittu ikearri itten ziyen.
- Ze, hillian behin o hola batetik bestea?
- A, sagarduak beak esaten zuna bezela, konparaziyoa; ilbeheretan eo sagardua garbittua balin bazeon, ilbehera... o hillian behin o biti behin o...
- Ta ilbeheran in behar izaten zan?
- Jenealian ohittura hala zan. Ze diferentziya bazun o ez zun, jenealian behintzat hortan aitzen zien.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia