Gabon-kanta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ABA-010-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gabon-kanta bat abesten du Emiliak.
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:04:25
- Erref: ABA-010/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Emilia Bidondo: Da, orroroso zarra ori!... bai, zaarra da! ta, fija zte, ene amak ere etzue ongi ikasi? eta...
- Victoriao Zelai: Ta onek laetanogeita bi urte baitu...
- EB: Ta, lauetanoita bi urte ba-baititut? pues fija zte, xuk e? noizkoa den, kontua. ‘Nora zoazen erran dezta-...’
- Eta Kixketekoak bi ziren, bi emaztekiak?
- VZ: Ez, ez! ilik daude, ilik daude.
- Bi ziren? bi emazteki zahar?
- VZ: Ah, bi? bai, bi aizpa... bat Florenzia ta bertzea Basilia.
- BE: Ta aek ere... pues eztakite, etzakite ongi, ez, ez-ez.
- Eta hori, kantu hori noiz sartu zen hemen?
- BE: Gen? ooo, anitz... leeengua!
- Ama Birjina Arantzazukoa ez baita hemengoa; norbaitek ekarriko zuen...
- VZ: Nik eztakit.
- BE: ‘Nora do(b)azen erran deztezu, Ander...’
- Aber, aber, hasi, hasi...
- BE: ‘... Ander Dena Maria’.
- VZ: Asi, asi zan, asi, lemixkotik asi.
- BE: Bai, nik e... guziak ezpalimadazkit...
- VZ: Baia astea ere eztakin? nola asten den?
- EB: Bai, bat, badira bost klase; oai, bost klase.
- Tira, hasi...
- VZ: Lauetanogeita bi urtetan ez... eztu kantatuko, pues amatxi gartakoak eta emazteki gaek? korrientiä.
- EB: Bai, ta orrek ere badaki, utzi bai, daonak:
1. Nora zo(b)azen erren deztezu
Ander Dena Maria
Ni banaien Belenera
Beleneko irira
Beleneko irira (y)eta
(t)Seroren ospitalera.
2. Ospitaleroak galdein zoute
Zue(k) nongoak zarate?
Kaminante batzuk giraren eta
Ostatu biar ginduke.
3. Erien eta pobrerendako
Ospitaleroak girade
Zuek pobre zeinbat zaraten eta
Alzina kamina zazie.
4. (z)Ori aitu zuenean
Josepe xaunak
Nigarrari eman tzue.
5. Ortxen goiti artzaiña(k) tira
Gauzen gu ere arara
Arara arbidea luzea dago (y)eta
Erditzeko ere peligroa.
6. Ama Berjina erditten (t)sarri
Borda ireki batera
Borda ireki bateran eta
Idi-ganbella batera.
7. Amak Semea maiolatzen tzue
Arri otzaren geinean
Idiak atsas berotzen eta
Mandoak ostiko emaiten.
8. Idia benedikatu eta
Mandoa maradikatu
Amen, amen dela Jesus
Guzien Salbatzalea.
9. Zure izenean errenen dugu
Gogo ones abemaria
Bai eta’re paternoster
Jauna dakigun balira
Jauna dakigun balira (y)eta
Bertze munduan gloria.
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!