Abaurregaina (Nafarroa)

Zuketa, Xuketa eta hiketa

Zuketa, Xuketa eta hiketa <p>Zuketa, xuketan eta hiketan egiten dute bai Zuberoan eta bai Aezkoan. Berorika ez. Apaizari zuketan, pertsona nagusiei bezalaxe. Haurrei xuketan. Hiketan lagun artean. Xuketan nola egiten den azaltzen du.</p>

Zuketa, xuketan eta hiketan egiten dute bai Zuberoan eta bai Aezkoan. Berorika ez. Apaizari zuketan, pertsona nagusiei bezalaxe. Haurrei xuketan. Hiketan lagun artean. Xuketan nola egiten den azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Pedro: Bai, bai, bai. Eta elekatzen dute /elekatzeute/, guk elekatzen dugu /elekatzeugu/ hirur zeretan, hirur modalidetan: zuketan, xuketan ta hiketan. [Gola] elekatzen dugu gen, eta gor dute berbera!
- Eta berorika ere bai, ez? Apezari eta gola?
- P.: Nola?
- Apeizari, apezari ta bertze gisa batetan?
- Julia: Apezari “de usted”.
- P.: Alkateari […].
- J.: Zuketan. Alkatea da gu bezalakoa, gu bezala. Baia, gero apeza da bertze kategoria bat.
- Maistruari ta, berori ez? Erraten [dakozie]?
- Ez, honek esan du hiru desberdintasun desberdin: hika, bat. Gero, xuketan…
- P.: Zuketan ta xuketan.
- A, ta xuketan?
- P.: Xuketan.
- Hori da berorika.
- P.: Guk gen lehen, haurrei, haurre txikii elekatzen zuten, hiru urte, lau urte, edo sei urte arte igual, edo zortzi urte ere xuketan. Haurrei xuketan. Eta gizonei ya adinetakoak, ya zaharrei, zuketan.
- Hori da gure berorika.
- P.: Gurea da, [gurea ez] zuria. Eta gero, gure gazte, esto, gazten artean hiketan.
- Nik be bai /pebai/, nik be /pe/ hika badakit.
- P.: […] Orai, orai gure guzia gen galduta dago /galdutago/.
- J.: Orai galdu da guzia. Orai apezari ere, erraten da igual nola bertze bateri.
- Guk ez, guk desberdin erraten ginue.
- P.: Ademas...
- Guk be /gupe/ honek esan dauen hiru desberdintasunak.
- Orai galdrik da, baia…
- P.: Ademas, apezak ere pues ez dakite batere ona euskara. Batere ez dakite.
- J.: Bai, baia erderas ere apezari ez xeok /etxeok/ erraten “de usted”!
- P.: Ez ez, hori ez. Hori hiketan, hiketan hori.
- Hiketan?
- P.: Bai.
- Eta xuketaz oroitzen zra zu? Oroitzen zra xuketa?
- P.: Ni bai! Pues igual nola orai euskaraz hiketan.
- Xardoki deikizu, guti?
- P.: Bai bai! Xuketan? Jobar! Utz xaxu /utzaxu/, har xaxu /hartxaxu/, edo xaxi harata, xaxi honata.
- J.: Hori haurrei, gaztei.
- P.: Haurrei. Ekartxu, ta… Bai bai. Zer in duxu, edo zer in duxu atzo, edo…
- Suabiago pixkat.
- P.: Bai, haurrei pues, ta gori.

Egilea(k): Joxemi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia