Abaurregaina (Nafarroa)

Soroko lanak: garia eta gari-jotzea

Soroko lanak: garia eta gari-jotzea <p>Gaztetan Julia soroan lanean aritzen zen. Gizonezkoak hartzen dio hitza. Gari-lanak azaltzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ABA-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetan Julia soroan lanean aritzen zen. Gizonezkoak hartzen dio hitza. Gari-lanak azaltzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ibiltzen ziñien soroan eta lanean?
-(Emaztea): bai,bai, lanean “¡hombre, ya lo creo!”, alorrean.
- Zenbat lan?
-(E): bua, pues, guziekin.
- Pataka xorran.
- Astoen gisa.
- Pataka jaiotzen zirelarik, pues aitzurrekin, belarra kentzen, gori da xorratzea.
- Xorratzen?
- Bai ta, guzietan! Gero, orduan, garia, pues, esto, mozten ze tailuekin. Esto, badakizu zer den
tailua?
- Ez.
- Pues, zera, “guadaña”.
- A, “guadaña”? Guk sega erraten degu, tailua ziek?
- Guk tailua gen. Ta tailuekin, esto, mozten ze garia gen, eta gero faten zire pues emaztekiak biltzen, esto, aurbenak. Aurbenak zira, pues, esto, nola erraten da euskaraz?
-(E):Taila-maila!
- Taila-maila, gori.
-(E):Taila-maila.
- Ta gori, gori zer da, taila-maila?
-(E):Gori da, pues, garia, garia biltzen ze…
- Taila-maila da, tailuekin mozten delarik, baratzen delarik, mozten… gori, gori da taila-maila.
- Taila-maila?
- Bai. Tailuekin, bueno, esto, mozten baita, gero goardatzen da, pues, moztu bezala erortzen da garia, edo belarra, ta gori deitzen dugu lehen, esto, deitzen ginue taila-maila.
- Taila-maila.
-Erronkan taila, gero, esto, tailaria faten ze moztuz ta moztuz… eta baratzen ze pues erronka
bat, “una fila” erraten ze bezala.
- Bai, erronka bat.
- Ta gero emaztekiak faten zire eskuz biltzen.
- Eskuz biltzen dena.
- Eta eskuz biltzen, pues gori da, zerak, maxkilak, ta ger … erronkan, zuzen-zuzen erronkan. Gariak, esto, gari-buruak, bata bertzin, esto, beira.
- A, bai?
- Ya,ya,ya,ya. Ulertzen dizugu.
- Polliki baratzen zire, bai.
- Eta gero errotara horrekin guziekin?
- (E): gero gorrekin trilladorara, bueno, lehenik, hona “ en la era, ¿cómo, cómo se dice?”
- Hori da, hori da, guretzako "gari jotia".
-(E): Bai.
- Larreina.
-(E): pues geen "larreina".
- Larreina, bai, bai, bai.
- Larreina, gen larreina.
- Larreina.
-(E): Utzi larreinian gura eta gero, pues, zamari batzurekin...
- Baina guk ez dugu…
-(E): Geinean ibili…
- Guk ez dugu [hori zertu. Gu guti, gori ez dugu…
-(E): Baina lehen hala zuan.
- A, lehen, aita ta ame bai, aita ta amak...
-(E): Klaro.
- Pues garia ta ekartzen dutela larrainera eta… Bihorrekin edo zamariekin, pues aultzia larrein inguruan...
- Bai.
- Pues, esto, gariak, gari-buruak, ya, agotzen…
- Aletu? Hori da.
-(E): Klaro.
- Pues agotzean baratzen zena.
- Aletu esaten dezue?
-(E): agotza kendu…
- Agotza pikatzen ze…
-(E): ai ama!
- Estrasiakin, estrasiak, guk estrasiak, esto, “los trillos”, hori geen euskaraz estrasiak.
- Bai.
- Eta pikatzen ze agotza eta gero arrastelu batzurekin, pues, kenduz, kenduz goitiri-goitiri baratzen ze xehe-xehena, garia baratzen ze, agotz, agotz xehe-xehe gorrekin. Ta gori…
- Agotza zeri deitzen dakozue?
- “La paja.”
- A, agotza.
- Lastua.
- Agotza.
- Guk lastua.
-(E): lastua.
- Guk… bueno, guk lastoa ere..., baina guk kasik agotza.
-Bai.
- Agotza?
- Bai, beti agotza. Ta agotza sartzen ze, pues, esto, sabean, sabean ta gero, pues, aziendendako.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia