Txikitan euskaraz etxean, baina eskolak erdara inposatu zien
Juliak hitz egiten du. Aurkezpena. Herrira itzuli da bizitzera. Txikitan etxean euskaraz hitz egiten zuten, kalean ere bai, baina eskolan debekatzen zieten eta galduz joan zen.
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2009(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: ABA-001/001
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Bueno, epa! zu zein zara?
- Hara!
- Zein izen duzu?
- Zer?
- Zoin izen duzu?
-“¿No ves? ¡No nos comprendemos!”
- “¿Qué nombre?”
- A! Zer nombrea? Klaro! Julia Arregi.
- Julia Arregi?
- Bai.
- Abaurregaiñekoa?
- Abaurregainekoa.
- Eta noiz xaioa?
- Pues, “el doce de abril del cuarenta”.
- Zer, gustatzen zaizu Abaurrea?
- Bai, bai, ler.
- Ainitz?
- Bai, bai, gorrengatik baratu [nizien].
- Bizitzeko toki trankila? Leku trankila?
- Bai. Bai, bai, ongi.
- Ta euskaraz anitz egiten da kemen?
- Ia elekatzen duten anitz?
- Bai, ia elekatzen duten anitz.
- Ez, guti, guti. Bai.
- Ya gaztie…
- Gihau erdera.
- Gaztiek gihago erdara, ez?
- Gaztek ere, pues… Alabek ez dakite… eta gero, pues, nola-gala ez dugu elekatzen. Ez.
- Ez zenien erakutsi?
- Ez, ez dugu erakutsi alabei eta semea ezta ere… Ez.
- Bai, Francon denporan-eta ainitz persegitua izan zen.
- Ze?
- Francon tempretan-eta persegitua.
- Klaro! Klaro! Batzure zemeit urtez izan ze, pues, persegituik euskera. Ta gorrengatik utzi gindue elekatzea.
- Bai.
- Bai, bai.
- E, zuek eskolan mintzatuz geroz?
- Eskolan…
- Mintzatuz geroz?
- Eskolan pues faten gine, bai, mintzatzen gine, bai.
- Eta zer, maisu, maistruak…?
- Baia maistruak ez zue nahi.
- Maistruak zer egiten zizun?
- Ez zuen nahi elekatzea euskera, geroztik, pues… Guk etxean elekatzen gindue euskera eta gero fan eskolara eta maistruak ez zuen nahi gori. Eta geroztik, pues, gor kortatu ze.
- Eta gero maistruak zigorra egiten zizuen?
- E?
- Maistruak zigorra, e, kastigo, kastigua ematen zizuen?
- Kastigoa? Ez, ez, ez, ez, ez.
- Ez zuen ematen.
- Ez, kastigoa ez.
- Gortraa ez gine eilegatu. Baia ez zute nahi, ez zute nahi maistroek.
- Ez zuten nahi.
- Ez.
Egilea(k): Alejandro Pulido
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!