Txerria hiltzeko modua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ABL-006-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxean sei behi zituzten. Txerriak ere bazituzten eta artoarekin edo larreetan ibilita gizentzen zituztela dio. Elurretan ere ibiltzen ziren txerriak etxearen kanpoaldean. San Martinetan, txerria hiltzen zuten egunean, amonak pattarra edaten zuela gogoratzen du. Txerria nola hiltzen zuten poliki azaltzen du. Isuritako odola baldean sartu eta gatzarekin gordetzen zuten odolkiak egiteko. Ondoren txerriaren zatiak banatu eta ilea erretzen zioten. Aldamenekoek festa egiten zuten horrelakoetan, baina beraien etxean ez. Txerriaren zati batzuk familiakoei banatzen zizkieten, txanpon batzuen truke umeak bidaliz. Odolki hoberenak apaizarentzat izaten omen ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 06a
- Iraupena: 0:10:37
- Erref: ABL-006/012
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Abere-hiltzea
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!