Benito Erdozia Iribarren

Donostia (Gipuzkoa) (1941)

Biografia

Martuteneko ezker errio ertzeko muinoen gainaldeko Goiatzaundi baserriko semea da. Hala ere, Putrerreka sakaneko Errota baserrian jaio zen. Izan ere, 1940an baserria erre egin zen, errege bezperaz. Hori bai, handik hiru bat urtera berreraikitako Goiatzaundira itzuli zen familia. Zortzi senidetan seigarren, baserriko lanetan aritzea egokitu zitzaion, baina batez ere etxetik kanpo egin zuen lan. Okendotegiko eskolatik pasatu ostean lanbide ugaritan jardun zuen: Hernaniko tailer batean tornulari, Bikain Panifikadoran okina, Transportes Donostin garraiolari, Bretxako Gorriti tabernan zerbitzari, Areizaga linean autobus gidari, eta, azkenik, taxiarekin amaitu zuen. Gain horietako baserri ugariren berri eman zigun, baita ospitaleen atzeko Putrerrekakoen berri ere. Umetako garaia, zakarretara Urdaburura joaten zirenekoak, arrazionamendu garaikoak zein estraperloan aritzen zirenen gorabeherak… jaso ditugu bere hitzetatik. Baita, bera sekula aritu ez arren, hondar biltzaile eta gabarrarien kontuak ere. Izan ere, Ignazio Erdozia, aita, eta Antonio, anaia, hondarretan asko aritu ziren.

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-160 2013 Behe Urumearen Memoria Historikoa

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia