Maddi Iriart-Urruti Bergara

Zuraide (Lapurdi) (1927)

Biografia

Zuraiden sortu zen Maddi Iriart-Urruti 1927an. Eskola utzi eta, 15 urterekin, sehi bezala lanean hasi zen Ezpeletako etxe batean. Hortik landa, Hazparnera joan zen bertze etxe batera lan egitera. Han ezagutu zuen bere senarra bilakatuko zen mutila. Ezkondu aitzin, Azkainen lan egin zuen sukaldari bezala ostatu batean. De Gaulle jeneralaren aitzinean fandangoa dantzatu zuen egun batez Azkainen zenean, baina dantzatzen jakitea ez da bere kalitate bakarra. Xantrea zuen aita, eta berak bezala boz eder batekin kantatzen du Maddik. Elkarrizketa egin genuen garaian Kanbon bizi zen. 

Zintak

KodeaDataProiektua
ZUR-002 2013 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia