'Cara al Sol', Franco eta Jesu Kristo
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-033-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jesusek gogoan ditu garai hartako maisuak. Cara al Sol abestu behar izaten zuten eskolan. Franco eta Jesu Kristoren koadroak zeuzkaten eskolan, bakoitza alde banatan.
- Proiektua: Urretxu eta Zumarragako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2011(e)ko uztailaren 11a
- Iraupena: 0:00:53
- Erref: ZMG-033/034
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Zumarragan euki genun maixu don Zipriano, don Abundio ta don Manuel. Hiru. Ta haik egundoko [...] ateratzen zuen jendei. Baiño eman, gaiñe, egurra eman e?
- Egurre ematen zan ordun.
- Ta jende guztiya, gu ume danak, bildurrez sartzeko ta ertetzeko, bildurrak akatzen. Geo Franco jartzen zuen han, berriz, eskua hartu ta kantatzen.
- Bai, 'Cara al Sol' kantau behar zan.
- 'Cara al Sol' beti kantau behar zan e?
- Zer zan? Eskubi? Ezkerra? Zer zan?
- Ez dakit.
- "Cara al Sol con la camisa rota". Hori kantau behar zan e?
- Eguardin, sartu behar zanen, erten behar zanen, hura kantau behar, derrigor.
- Sarreran eta bai erteeran?
- Bai, bai, bai.
- Ta bazeukezuen Francon koadron bat o zeozer?
- Bai.
- Bai, hoixe.
- Francon koadroa ta Jesu Kristo. Ta hola: alde batean bat eta besten bestea. ta gero maistrak [...] pupitre altu bat, ta beraiek oso goian eoten zien.
- Bai.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!