Zumarraga (Gipuzkoa)

Eskola garaian ere, nortasun handia

Eskola garaian ere, nortasun handia Eskola garaiko oroitzapen txarra dauka Julik. Behin, zigortu eta jo egin zuteneko erreakzioaren anekdota kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-033-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskola garaiko oroitzapen txarra dauka Julik. Behin, zigortu eta jo egin zuteneko erreakzioaren anekdota kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ze akordu daukazue eskola garaikoa? Zemuzko eskola garaia izan zan?
- Ba neretzako oso ona ez. Oso marjinatua sentitu nintzen. Pentsa ze anekdota dauken, gure maestrak, naizonaletakoak e? Holako makilla luze bat zeukan.
- Bai, beti, eskua hola ipiñi ta eman.
- Ta nere amak akordatzen naiz, nakarrezko hebillak izaten zien, hola ipintzeko illen bilduta. Ta nik illea luzea neuken. Hamen bilduta e? Dana hemen ipiñi. Juten naiz eskola, eta oi! Ez dakit ze demonio, ez dakit ze demonio in nun, o in nun o ez nun in. Hasarrau zan, jotzen dit burutik behera, ta puskatzen da hebillea, ta kriston txitxoia atera zin. Uste dezu zuk? Eta ni ordun jata rebelatu in nintzan, zeatik oso letxe txarra daukat, egiya esan. Eta badakizu ze in zian? Han estufa zahar bat bagendukan, ta han eukitzen zigun bilduta, kuarto zahar baten, estufa hartan sue itteko negun. Sartu ta [...] hortako kuarto illun baten sartuta, gutxienez ordubeten euki zian, pentsa, emanda.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia