Errazionamenduko janaria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-033-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Urretxu eta Zumarragako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2011(e)ko uztailaren 11a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ZMG-033/009
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Baiño ogiya're, artua [...], astua, astun-astun-astuna. Oso astuna ogiya e?
- Etxean itten zenduen, Jexux, hoi?
- Ez, ez.
- Ez, guk ez.
- Kaletik ekartzen zan ogiya're zan, baiño, harriya bezela pixatzen zuna.
- Bai, hori kolorekua zan. hola, boillo batzuk zian, holako boillo batzuk, ta zenduken...
- Kartilla zenduken, ta jateko txarragua!
- Kartilla bat zenduken, ta ordun harek seillu batzuk zeuzkan. Ta bueno, ba, bost baldin bagiñen, ekartzen zigun bost-sei o, eta gero ematen zizun boillo hura. Ta fuera, handik gaiñea ez zendukan. Ta boillo hura, esaten dizut, hemen bota ta horreaiño salto itten zun e? Ta hori-hori kolorekoa.
- Ta kartilla. ordun zan kartilla [...]
- Bai, seillu batzuk kentzen zien.
- Hue zan jana handik, razionemandua handik pagatzen zizuen. Handik. Bati horrenbeste, bestiai hainbeste. Hua puxketa. Ezer ez! Ta azukarra, berriz, beltz-beltza.
- Bueno, nik azukarra beltza izan balitz'e, aún. Gure etxean sakarina.
- Azukarra gutxi.
- Azukarra? Sakarina.
- Sakarina ordun'e bazan?
- Bai, hola kajatxo batzuk zien.
- bai, nik ezautu nun sakarina, geo're bai.
- Eta gure ama zanak beste sakarina. Nik azukarrik hemen?
- Ta zuenen azukre beltza?
- Beltza zan, bai.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!