Michalina Szczygielska

Zumarraga (Gipuzkoa) (1975)

Biografia

Michelina Lubartów hirian jaio zen, Polonian. 2003. urtean Zumarragara joan zen bizitzera, bost urteko Carolina alabarekin. Izan ere, bere anaia bertan bizi zen, emaztearekin. Alaba ikastolan sartu zuen, eta bertan asko lagundu zioten. Gaztelania erraz ikasi zuen, lehenengo helduen eskolan eta geroago kalean, egindako lagun berriekin. Michelinak ez du euskaraz ikasi, etorri zenean ez zuelako behar izan, baina oso harro dago bere alabak euskaraz hitz egiten duelako. Bertakotzen proiekturako elkarrizketatua izan da, Carolina Szczygielska alabarekin batera. 

Zintak

KodeaDataProiektua

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Hizkuntza zaila da Poloniera Bideoaren ikonoa
2 Laguntza handia jaso zuen etorri berritan Bideoaren ikonoa
3 Harro sentitzen da alabaren EGArekin Bideoaren ikonoa
4 Bere buruaren jabe izateko beharra Bideoaren ikonoa
5 Horma-hilobiekin harrituta Bideoaren ikonoa
6 Irekiak, adeitsuak eta hurbilak dira euskaldunak Bideoaren ikonoa
7 HHEn ikasi zuen gaztelania Bideoaren ikonoa
8 Nahiz eta euskaraz ez jakin, ez du inguruan hitz egiteak gogaitzen Bideoaren ikonoa
9 Poloniako jakiak prestatzen ditu hemen ere Bideoaren ikonoa
10 Poloniako Gabonetan, erlijioa eta familia oso nabarmen Bideoaren ikonoa
11 Aste Santu eta Pazko-bigarreneko ohiturak Bideoaren ikonoa
12 Polonieraz hogei hitz Bideoaren ikonoa
13 Haur kanta bat polonieraz Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia