Joxe Salegi Egaña Belarreta
Zumarraga (Gipuzkoa) (1926-2012)
Biografia
Lasturko 'Agerre' baserrian jaio zen 1926ean. Urtebete zuela, Mutrikuko Olatz auzoko 'Aportategi' baserrira eraman zuten, eta bertan bizi izan zen. Eskolan, Olatzen ibili zen. Umetatik egon da baserriari eta zezen- eta idi-munduari lotua; idi-probetan makina bat txapel irabazia da. Ezkondutakoan, Mutrikutik Elgoibarko San Migel auzoko 'Belarreta' baserrira joan zen bizitzera, eta bertan dantzalekua ireki zuen. Handik Zumarragara joan ziren, eta 'Bar Isabel' ireki zuen, erre eta gero 'Balentiña' jatetxea hartu zuen arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZMG-023 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitziber Otegi | ||
ZMG-024 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute