Francisco Igartua Urkiola
Zumarraga (Gipuzkoa) (1921-2011)
Biografia
Zumarragako Soraiz auzoko 'Urruti' baserrian jaio zen 1921ean. Hiru anai-arreba ziren sendian, eta betidanik ezagutu izan dute baserriko bizimodua gertutik. Eskolan, mojetan eta geroago "hermanoetan" ibili zen. Baserriko produktuak saltzera azokara joan ohi zen, eta etxean ganadua zaintzea suertatu zitzaion. Gerra garaian, 'Aparizio' lantegian hegazkinetarako bonbak egiten aritu zen. Soldadutza Gasteizen egin zuen, artillerian egon zen eta ukuiluko lanetan aritu zen. 24 urterekin etxera bueltatu, eta ordutik baserrian jarraitu izan du.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZMG-028 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute