Edurne Ormazabal Izagirre
Zumarraga (Gipuzkoa) (1934)
Biografia
Zumarragako Batzokia zegoen etxe berean jaio zen nahiz eta gero ez zen bertan bizi izan. Gurasoak ere Zumarragakoak zituen: aita Eitzan jaioa eta ama San Kristobal auzoko 'Atxibita' baserrikoa. Aitak zumitza lantzea zuen ofizio eta 'Busca'-renean egiten zuen lan, amak, berriz, 'Iburreta' tabernako sukaldean, besteak beste. Oraindik umea zela, aitak 'Galeperra' elkartea hartu eta bertako tabernan aritu zen zazpi urtez Maite ahizparekin batera. Gero, Elizkaleko 'Eusebio' taberna hartu zuten errentan, eta beste hamar urtez egon ziren bi ahizpak tabernari lanetan. Azkenik, gizonezkoen arropa-denda ireki zuen Piedad kalean, eta hogeita 17 urtez dendari moduan egin du lan ahizparekin batera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZMG-039 | 2012 | Urretxu eta Zumarragako ahotsak | Izaskun Gaston Balerdi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute