'Beti Gazte' dantza taldearen sorrera
Hizlaria(k):
Manterola Salegi, Mari Pilar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-115-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
60. hamarkadako euskal kulturaren aldeko mugimenduarekin dantza taldeak sortzen hasi ziren. Mendi taldearen bidez ezagututako zarauztarrei eskatu zieten Zumaian dantza taldea sortzeko laguntza, Zarautzen dagoeneko 'Ondartza' taldea sortua baitzegoen. Zarauztarrek Mari Pilar eta bere lagun bati (Mertxe Irureta) dantzak erakusten zizkieten eta gero hauek Zumaiako umeei. 1966an hasi zen dantza taldea Zumaian, elizak lagatako lokal batean. Herriko bi gizonek dirua ipini zuten eta emakume batzuk elkartu eta gauez dantzarako arropak josten zituzten, Mari Pilarrek lan egiten zuen jostundegian. San Telmoetan dantza egiteko prestatu ziren baina arazoak izan zituzten ikurrinarekin. Elizak asko lagundu zion euskarari eta kulturari garai hartan. 1971an ezkondu zen eta ordurako bazeuden aisialdirako aukera gehiago, kirolak adibidez. Txistularien eskola ere sortu zen. Dantza taldeak sortzen joan ziren ahala, herriz herri alardeak ospatzen ziren. 'Beti Gazte' lehen aldiz Bergarara joan zen. Orduan haurrek ez zuten aukera asko izaten herritik ateratzeko eta haientzat egundoko festa izaten zen. Gero aisialdirako aukerak areagotzen joan ziren eta dantza pixka bat bigarren planoan geratzen joan zen.
- Proiektua: Zumaiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Haizea Odria
- Data: 2021(e)ko azaroaren 25a
- Iraupena: 0:04:03
- Erref: ZUM-115/014
- Kodifikatzailea: Haizea Odria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Dantza , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera , Politika » 60ko hamarkada eta trantsizioa (1970-1980)
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!