Zumaia (Gipuzkoa)

"Bagoiak" eta "korbatak" nola egiten zituzten

"Bagoiak" eta "korbatak" nola egiten zituzten Antxoa latekin "bagoiak" nola egiten zituzten. Gerora "korbatak" egiten zituzten, plastikozko lata altuagoetan denak batean jarrita.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-058-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Antxoa latekin "bagoiak" nola egiten zituzten. Gerora "korbatak" egiten zituzten, plastikozko lata altuagoetan denak batean jarrita.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta filetiak beste lan bat du, ordia, ezta?
- Bai. Ta geo hori iten da zeatu, bagoiak deitzen zitzakon. Ba, hamar, luzian hamar eo, ta hirukua, hiru, tartian sartuta iten zian. Danak honela zean ez, honela tartian sartzen zan. Eta hiru illarako, hiru hamarreko eo iten zianian, tabla jarri gaiñian ta latai egurrezko tapa. Eta zea batzuek zeatzen zian, tako batzuek, horrela, egurrezko tako batzuek ura gaiñian jarri ta geo bi tabla. Ta haren gaiñian berriz, lata. Berriz haura betetzen zanian, berriz´e igual, tablak eta, igual ipiñi ta ya altura, zeure zea hartzen zuenian, gaiñea latak haundidxak jeneralian izaten zian hamar kilokuak, ta lau bat o hola hartzen zitunian, beste bagoira iten zan.
- Bagoia deitzen zan?
- Bagoia deitzen zitzakon horrei, bai.
- Lata…
- Lata montoi… bai, pilla haundidxa iten zan. Eta geo iten zan, bajatu iten zan hura. Ta berriz bete. Ta geo ya azkenengo urtietako ikasi zuen zea batzuek, korbatak deitzen giñun guk. Geo hamen gaiñea plastikokuak hasi zian. Lehenotikan burnizkuak´e ibili zituen. Horrela alto batzuek, bitan rellenatu beharrian lata, ba, behin. Ya bukaera dotoria, tripik gabe, ta. Ondo, oso-oso-osuak, earki ipini ta ya zeatzen zan. Geo garbitzen-ta lan haundidxa eukitzen zuen.
- Ta korbata zerrei deitzen zitzakon?
- Zeeri, plastikozko latai ipintzen giñuzen hor zea bat. Bestela in behar izaten zan… Lata asko bajatzen zan, ta bete berriz. Ta geo berriz´e zeatu, bukatzeko berriz. Ta horrela batian iten zan jenealian.
- Betegarriya eo?
- Betegarri batian, rellenua, ta bete gabe batian iten zan dana. Ta ordun, "Ekarri korbatak!" neska-koskorrai o gu baiño gaztio zianai, ta ekartzen zezkun. Bestela toki asko hartzen zuen ta horrela mahai azpidxan jartzen zizkun zeak, bukatu arten handikan segi.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia