14 urterekin aitaren tailerrean lanean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-022-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
14 urterekin bera ere aitaren lantegian hasi zen lanean, lehenbizi zerran eta gero fresadoran. Orduan emakume bakarra zegoen tailerrean lanean. Aita hil zenean ama ezer gabe geratu zen, orduan alarguntasunik ez zelako kobratzen eta tailerraren dibidendoetatik bizi zen. Seme-alaba guztiek lan egin behar izan zuten.
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 30a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ZUM-022/005
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
Transkripzioa
- Ta ni lanian’e hamalau urtekin hasi nitzan, e!
- Bertan?
- Bertan.
- A, bai, e?
- Bai.
- Eta makinan […] o?
- Ez. Bai, famili… Zerran.
- Zerran?
- Ta geo zea, fresadoran, geo.
- A, bai, e?
- Bai. Hamalau urtekin.
- Eta orduan normala zan emakumiak eta…
- Ez. Bai! Emakume bat zeon. Gerra ondorena zan ta emakume bat zeon.
- Ta tokatuko zitzaizun zuri gerra…
- Gizona kartzelan o ez dakit nun zekan emakume hark eta hark zeakin, nerekin iten zun.
- Baiña bestela…
- Ni neska koskorra!
- Karo. Zuri gerra justo hamalau urtekin…
- Bai, bai. Bai, ba. Bai, ba. Gure ama geatu zan ezer’e gabe. Oseake, geatu giñan… Taillerra zeon, baiño ez zan orduan seguridade sozialik eta ezer’e, eta ez zuen, geo zeaik ez zuen in. O hiltzen zanian o zea eman, o ez dakit ze, ez… Oseake, gure ama bizitzen zan "con los dividendos".
- Enpresana.
- Enpresena. Ta klaro, guk danok lanea jun giñan. Oseake, bai, nere ahizpak ere bai. Ta behekua, behian dakat ahizpa bat, hura’re pasa zan zeatik, eta bestia berriz, bestia’re ofizinan eon zan, hirugarrena’re.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!