Apaizen eraginez hasi zen musika kontuetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-012-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Komunio handia don Joakin Dorronsoro apaizarekin egin zuten. Komunio handira don Nemesio Etxaniz etorri zen. Hark ume guztiak musika ikasten jarri zituen. Alkate karlista jari zenean, bota egin zuten don Nemesio, nazionalista zelako. Horren ostean don Inazio Goikoetxea etorri zen eta harekin hasi ziren musika kontuak lantzen. Don Angelengana joaten zen Zumaiara musika ikastera; baserritar guztien artean ordaintzen zituzten bere klaseak. Handik aurrerakoak bere kasa ikasi zituen.
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko azaroaren 02a
- Iraupena: 0:03:10
- Erref: ZUM-012/006
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Aisia » Kultura » Musika , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolaz aparteko ikasketak
Transkripzioa
- Eta musika kontuak eta, organo kontuak, nola, nola hasi ziñan zu?
- Ba hor, zean, etorri huan Don Joakin Dorronsoro, zea huan, aurreko apaiza zea, zaharra hil zanian, geo ordun etorri zuan hua. Ta geo hark´e urte batzutan kumuniyo haundiya harkin in giñun. Ta geo ordun, komuniyo haundin zea hortan etorri huan Don Nemesio Etxaniz. Ta hark berriz jarri zixkin umientzako ziniak han zean, azpiyan. Ta musika ta hasi ta jende guztiya musika ikastea ta bea, zea, famatua [...], ba, kantua ta musika ta zea [amorratua] ta. Ta geo bota in ziyen. Orduan hemen [gure auzoko etxea etorri] karlistak eta, [aurretik] alkate zeona karlista, ta abade zea hau…
- Nazionalista.
- … hau nazionalista ta… Zeoze esan zula ta fuera bota zuen. Ta akordatzen nauk arratsalden, bezperata jun ta zenbat jende zan han, despedida eman zunian. Danak ondo hartu zuen hua, Don Nemesio, ta.
- Bai? Don Nemesio?
- Bai.
- Nungua zan bea?
- Debakua.
- Debakua.
- Debakua, bai.
- Ta hiru… Gaiñea itxia berritu in zin, zea, ta hiru anai-eo etortzen hitun horrea, ta bat Basakartekuakin ezkonduta ta. Ez, bi anaie Basakartekuekin ezkonduta zaben.
- Eta, orduan, Nemesio Etxaniz izan zan, Don Nemesio, hamen musika kontua ta berak jarri zun martxan?
- Bai, bai. Geo hua bialdu zien ta, ordun, hua zeatu zanian, Don Nemesio o zea sartu huan… Don Inazio zea… Dios, hau... buru hau! Goikoetxea!
- Goikoetxea.
- Mendaroneko zea hori. Ta horrek, ba, orduan […] ba, ikasi in behar zala o zeoze. Batenbat zea…
- Musika.
- Musika zea, ta. Haekin hasi giñun zeoze zeatzen ta, kantatzen ta, tonua eman ta, zean ta kantuan ta. Baiño hua zeatu zanian´e…
- Orduan zu zure…
- Geo…
- … horrela hasi ziñan?
- Bueno, seitu in behar zala ta, Don zea horrek, Don Iñaziok baserritar danakin o zeatu zian ta. Nei zeak, gastuak paatzeko hillian bost duro zer izaten zan zean. Ni Zumaira juten niñun, zea, Don Angelena, zea, musika zeatzea, ta. Handik aurreakuak, berriz, ba!, pixkat…
- Jardun ta…
- […] laga nitxion harei ta, geo neure kasa.
- Eta ordun klasiak, Zumaiko klasiak eta, baserritar guztien artian pagatzen zian?
- Bai.
- Zure klasiak.
- Bai.
- Ta holan ikasi zendun.
- Bai. Bai, solfeua zeatu bittartian. Ta geo, geo solfeua ikasi nunian, ba, neure kasa hasi ta…
- Eta oaiñ arte.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!