Orain ez dago ontzirik, baina lehen bai
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-011-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko abuztuaren 23a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: ZUM-011/016
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza motak » Kostaldeko arrantza
Transkripzioa
- Eta orduan hamen Zumaixan gehienbat harraldekua izango zan, ez? Ya itsasuan-eta gutxio, ez?
- Itsasuan oain asko!
- Lehen, lehen. Lehen itsasontzietan ta, ba, antxua ta, Getaixan dan bezain…
- Bai, bai, bai, bai. Hori bai. Nik antxuatan hemen… baiño urte asko ditxuk. Motor txikiyak. Leheno antxua etortzen huan kostaiño etortzen huan lehen, garai batian. Ta hori huan "malla", deitzen zikuan horri, "malla". [Ta hor...] oaingo... Jesus! Oaingo motorrak harrapatuko balittuzke, haidxek bakaillaota jungo hitxuan. Antxoata ez, bakaillaota jungo hitxuan. Antxua etortzen huan, ba, motor txikidxak bere sariakin. Ta ekarriko ziztien, ba, ze esango diat ba? berrogei arrua-ta esaten zitien ta. Ta berrogei arrua izango ditxuk, ba... arrua zenbat da? Hamabi kilo o zenbat zan arrua? Bai, bai. Ta berrogei arrua ta, berrogeita hamar arrua ta. Gutxi, baiño... bertan.
- Bertan kostan?
- Bertan, bertan, bai. Bertan izaten huan. Ta geo, oain dala, ze esango diat, zortzi urte arten-edo, barku bakarra eon dek hemen, zea, San Telmo, Glorioso San Telmo. Ta geo, hortikan aparte, ba oain, txibitako bai, txibitako-ta kantidadia ziok. Ta zeatako´re bai, atunetako´re bai, baiña "de recreo" esaten dan bezela.
- Bai. Baiña arrantza holan, e…
- Arrantzako iñor ez.
- Baporiak eta?
- Ez, ez. Ez.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!