Zumaia (Gipuzkoa)

Zumaiako ospitalera esnea eramaten zuten

Zumaiako ospitalera esnea eramaten zuten <p>Inguruko baserritarrak normalean Zumaiara joaten ziren saltzera; gerora baita Zarautzera ere. Oikiako geltokian egunean lau tren gelditzen ziren. Baserritarren jeneroak kargatzeko bagoi berezia etortzen zen batzuetan eta han sartzen zituzten esne-marmitak eta bestelakoak. Bera umetatik Zumaiara joan izan da esne-partitzera. Beraiek zuten Zumaiako ospitalera esnea eramateko obligazioa. 8-10 behi izaten zituzten eta ordurako asko zen hori. Esne asko eramaten zuen kalera berak eta gerora jendea eramaten ere hasi zen autoarekin edo autobusean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-010-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inguruko baserritarrak normalean Zumaiara joaten ziren saltzera; gerora baita Zarautzera ere. Oikiako geltokian egunean lau tren gelditzen ziren. Baserritarren jeneroak kargatzeko bagoi berezia etortzen zen batzuetan eta han sartzen zituzten esne-marmitak eta bestelakoak. Bera umetatik Zumaiara joan izan da esne-partitzera. Beraiek zuten Zumaiako ospitalera esnea eramateko obligazioa. 8-10 behi izaten zituzten eta ordurako asko zen hori. Esne asko eramaten zuen kalera berak eta gerora jendea eramaten ere hasi zen autoarekin edo autobusean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bestela, e, gerratik aparte, e, baiña… leheno, zure gazte denporan eta, hamengo baserritarrak nola juten ziran azokara? Azokara o saltzera…
- Zumaira, zumaira.
- Zumaira beti?
- Beti Zumaira.
- Zarautza, o…
- Zarautza ta juten ta, klaro, nik autobusa hartu nunian ta, autobusakin hasi niñun ni azoka Zarautza juten-ta ta. Ta hamen, estaziyuan, Oikiyan estaziyua bazeon. Ta Oikiyako estaziyuan goizeko… egunian lau tren geatzen hittun. Ta goizian lanea zijuan jendia ta, hor zeozer eaman bihar baldin bazun, esnia ta o zeozer, marmittakan bat esne o hor, bagoi espeziala ekartzen zin trenak. Ta zea, andenian toki bat eoten huan, zea, inguruan zea, ta haien parian gelditzen huan bagoi hori…
- [Esnia…]?
- …han kargatzen…
- Esnia kargatzeko.
- Marmittak eta kar…
- Marmitak…
- Marmittak eta kargatzeko ta beste, tomatia ta iten huan orduan asko… asko eo… Oaingo ez dek asko baiño ordun eskutan astuakin ta eaman bihar huan estaziyoa ta, karo. Ta uain kajetan ta ibiltzen dek, baiño ordun astaotarretan, bere, astuan bere otarretan ta ibiltzen huan ta. Karo, gauzak diferente, askosez zaillo huan zea, lan hori itten, baiña… horrea, estaziyoa eamaten zin.
- Eta zuek, esne-partitzen eta, esan diazu, zuk beti Zumaian.
- Zumaira.
- Esne-partitzen…
- Bai.
- Txiki-txikitatik?
- Bai, txikittatik eo… Bai. Zumaiako ospittala ein zanetik, obligaziyua geneukan guk ospittalea eamateko esnia. Ospittala guk sostenitzen giñun, zeak, Lorek. Basarriyak zakan zea, obligaziyuai eutsi. Hamen zan basarri fuertentxona huan hau garai hartan, ta, klaro, obligaziyua…
- Ganau asko?
- Asko, asko…
- Beste batzuk baiño gehio.
- Oaiñ ez dituk asko, baiña garai hartan bai. Garai hartan igual eongo hittun zortzi-hamar bat behi, ta garai hartan asko huan. Oain berrogei eozein lekutan zabek!
- Eta esnia ospittalea orduan?
- Bai, eunian, eunian eaman behar izaten gendun zortzi litro esne ospittalea, urtetan, e! Kao, ospittala fundatu zanetik hasi, ta ni esnetai laga niyon arte, esnia ematen segi. Nik ez dakit ba zenbat urtian… berrogei urtetan baiño gehio huan…
- Eta bestela, ospittalea…
- Ospittalea… beste gaiñuntzekua saldu itten nin nik! Baiño nik eamaten nixkin ordun, pues, ehun ta berrogeita hamar litro esne, o gehio igual eamango nixkin, hamen, basarritar batena ta bestiena. Ta, tarte hartan, zerbiziyua iten nin, bertan Zumaira zijuazten, azoka zijuazten jendia eamaten nin, ta kao, lehenotik astuakin juten hittun.
- Autobusian o kamioyan?
- Autobusa o… kotxe zahar batekin! Atzian remolkia ipini ta han, […].
- Esnia eamaten zendun, eta… eta jentia.
- Jendia ta haien trastiak, been otarrak eta… Hori asteburutan ta jende gehio juten huan konprak ittea ta. Karo! Garbantzua o zeozer ekarri in behar huan. Itxian baba ta eoten huan, baiña beti ezin dek jan baba eo eozer. Aillatzen zanak bestiak baba jan behar. Ordun diru gutxi zeon ordun.
- Bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia