Bestelako regatak: batelak, txanelak, tiñak, trainerillak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-005-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko apirilaren 26a
- Iraupena: 0:02:30
- Erref: ZUM-005/026
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Uretako kirolak
Transkripzioa
- Zea, ite huan Kontxarako, baina bestela, hemen, hemen bertan izate hituan zeak... arraunian, batelenak.
- Batelak.
- Bai, lau lagun eta... lau lagun eta zea, patroia. Eta tiñena´re bai. Tiña ta txanela´re bai. Txanelak dituk e... txalupak hemen, erditikan zea... bukaera zeauta daukenak, ebakita daukatenak. Hoiek dittuk txanelak. Txanelen regatak. Tiñen´re bai... Tiña, tiña den... barrikak... e... zertako erabiltzen zian? Barrika haundiyak, fabriketan ibiltzen zianak e... eozertako o sardin zaharrentzako, ez naun akordatzen! O tintatzeko gauzak o... Tiña zeatik deitze zan ba... Hoitan sartu, arrauna bakarrakin, ta, klaro, arrauna bakarrakin oso zaila dek eamatia kupel borobil bat aurreaka. Eta batzuek bahituan juaten zianak taka-taka taka-taka aurreaka. Eta beste batzuk, ba, buelta, izin eraman aurreaka.
- Eta bakarra. Lagun bakarra.
- Lagun bakarra. Tiñan, lagun bakarra.
- Baiña hori ze izaten zan, zuen arteko...
- Ba, herri arteko...
- Gaztien...
- Gu baiño zaharro, gu baino zaharro. Gu ez. Guk ez giñian ikasi hori.
- Eta txaneletan? E...
- Igual-igual. Zean bezela, arraunian...
- Eta hori ere bakarrik edo biñaka edo...?
- Biñaka, uste diat, bai. Eta bestela, lau, lau arraunlai eta patroia.
- Bateletan?
- Bateletan. Eta hor egoten hituan... Eta gero baita´re... onea trainerillak´e bai izate hitunan hemen zeak, estropak, Zumaian. Eta ite ziñenan moillatik erten zubi haundiyan buelta in, eta eztakit bi buelta o zenbat izate zian. Lehen, moilla honeauntzo zionan. Oin moilla harauntzo eamanda zion, baina honantzo. Eta zubi haundiyan, oin nola dao zubia paseoako pintauta gorriz? Ez, ez karretera dana baizik honeauntzo daon zubiya? Donostia ertentzeko bidian... Hor zeok zubi bat karretara dana, eta honeauntzo pixkat zeok zubi bat gorriz pintauta. Karretara hori huan lehen. Orduan, hor ziaboga hor ite huan, eta, gero, moilla alde hontan beste bat. Bi buelta uste det /ustet/ izaten ziala. Hiru ziaboga edo. Eta orduan, orixotarrak, zarauztarrak, hondarrabitarrak, sanjuandarrak... Danetikan etortzen hituan, bai.
- Batzuetan hona, eta, gero, hamenguak beste batzuetan...
- Gero hemenguak hara, bai. Hoiek trainerillak e, trainerillak hori.
- Eta traineretan ez, orduan? Ez zan izaten...
- Ez, triñauetan Kontxa bakarrik.
- Kontxa bakarrik.
- Bai, bai. Orduan, ez zeon /etzeon/ besteikan.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!