Zumaia (Gipuzkoa)

Arrauna kirol garrantzitsuena Zumaian

Arrauna kirol garrantzitsuena Zumaian Zumaian egiten ziren kirolak. Arraunean pikea egoten zen zumaiar eta zarauztarren artean. Futbolean plaieroak jokatzen ziren. Garai batean atletismo inguruko talde bat sortu zen eta haiek lehiaketak antolatzen zituzten. Arraunak izan du indar gehien Zumaian. Arraunlariek lan egin ostean entrenamendua egin eta gero txuleta jaten zuten. Traineruarekin ("triñauakin") Kontxarako bakarrik prestatzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-005-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zumaian egiten ziren kirolak. Arraunean pikea egoten zen zumaiar eta zarauztarren artean. Futbolean plaieroak jokatzen ziren. Garai batean atletismo inguruko talde bat sortu zen eta haiek lehiaketak antolatzen zituzten. Arraunak izan du indar gehien Zumaian. Arraunlariek lan egin ostean entrenamendua egin eta gero txuleta jaten zuten. Traineruarekin ("triñauakin") Kontxarako bakarrik prestatzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zumaian kiroleako zaletasunik izan al da? O ze kirol horrela… Arrauna edo?
- Zumaian arrauna. Arrauna ume-umetatikan nik ezautu diñat. Bai. Orduan, garai hartan, zarauztarrai irabazi ezkeo, gustoa. Bai!
- Hor eoten zan pikia, ezta?
- Bai, pikia, pikia eoten hunan zarauztarran ta zumaiarran artian. Bai. Arrauna, futbola plaieruak.
- Baita’re?
- Bai, futbola plaieruak. Eta geo, garai bat izan hunan hemen, talde bat ein ziñan zean aldekua, atletismuan aldeko talde bat sortu hunan. Bar Cantábrico izena zun taberna batian iten ziñen billera. Ta tarteko bat nere anai bat hunan, anai zaharra. Eta haiek antolatzen zixkiñen ya zeak, salto de altura, salto de longitud, zea, jaurtiketa, pisuen, bolen jaurtiketak eta beno, atletismoko zeak. Eta ba, politta izaten hunan.
- Baiña arraunak euki du hemen indar haundiya, ez, herriyan?
- Arraunak, arraunak, bai, bai. Bai, bai. Gu umetan juten gitxunan ikustea arraunlaiak nola ertetzen zuen barratikan aurrea, ezta? Ta geo, bueltakuan, iten giñenan, saltaka, zeatikan, iya-iya barratikan, arranplaiño zeakin, triñauakin batea, tiki-taka, tiki-taka, tiki-taka. Bai, beaiekin batea. Hori zortzi o beatzi urtekin, bai. Ta geo ikusi ze gimnasi klase iten zun […]. Ez hitxunan entrenatzen! Allatzen zanian agostuan, arraunian egunero erten, taillarrian lana in ta geo. Arraunea egunero erten, gimnasia egin, ta txuleta jan eta punto! Ta gehio ezer ez!
- Ta geo, sapatuan o domekan, jaian, izango zan holako karreraren bat, eo, ez? Estroparen bat, eo?
- Ez. Beti preparauta Kontxako!
- Bakarrik Kontxan?
- Kontxan. Bai, bai, Kontxan.
- Bakar-bakar-bakarrik?
- Hemen bai. Hori triñauakin, e! “Trainerua”, zea, zuek “trainerua” esaten dezue? Guk “triñaua” esaten diñau. Triñauakin, zea, iten huan Kontxako.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia