Fonetika/fonologia kontuak Zumaiako euskaran
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-004-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko apirilaren 19a
- Iraupena: 0:03:45
- Erref: ZUM-004/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Filologian batez ere fonetika ta fonologian espezializatu nitzanez, ba, iruitzen zait, gauza batzuk badiala pixkat erne ibiltzekuak, ez? Erne, edo… edo harrapatzekuak, ez? Nahiko Zumaiko bereizgarria iruitzen zait galtzen ai dan –i –a elkarketak. Hau da, epentesi hori, -dxa edo hori. Eta gaiñea, bueno, esaerak oan ere badaude, ba, nola aldatzen juten dan, ba, Zarautzen –ya, eta ya Getaitik Zumai aldea ya -dxa, Itziarren –xa. Eta ya hemendik ya Mutrikura –xa ta horrela, ez? Zumaiko da hori, ba, -xa hori, baina ahostuna, -dxa, ez?
- Bai. Tarteko zeoze.
- Getariakoaren berdin-berdina da zuentzat? Neretzat bai, baiña zuentzat?
- Neretzat´e bai, baiña zailla da esatia, ze guk ama Getaikua deu, baiña nik hala bizi izan det, neretzat berdiña da hori, Getaikua ta Zumaikua. Getaia ta Zumaian arteko beste diferentziak izango dia igual ba, t-ren palatalizazioa… Bai, ba txikitan neri beti adarra jotzen ziaten Getaiko lehengusuak esaten ba guk "aitta" esaten genulako, ez? "Aitta" ta haiek "aita". Baiña hori ez da –ia, hori beste kontu bat da, ez?
- Eta hemen normalian bustidura haundiagoa izango da?
- Bai, bai. Zenbat eta mendebalderago, gehidxo eiten da, ez? Eta geo beste bat, uste det analogiaz eiten dan kontu bat, eta dexente galdu dana, eta da –u-z bukatutako hitzak -kin ez doazenian, Zumaian beti –o esan ditugula, ez? Ordun, "negua", baiña "nego hartan", ez? "Dirua", baina "diro asko", edo, ez dakit, ez? Edo, "katua", baina "kato", ez? "Kato bat" edo "hiru kato", ez? Eta holakuak. Batuaz edo gipuzkeraz edo –u-z bukatuak direnak, baina guretzat ez dira –u-z bukatuak. Guretzat jokarazten ditugu –o-z bukatuak balira bezela. Eta gero, -u-rekin –a-ren kontaktuan gero ixten ditugu eta egiten dugu –u, ez? Baina –a-ren kontaktoan ez badago, -a, bueno, mugatzailearen ondoan, ba, ordun, -o hori ageri da.
- Eta esango zenuke hamen Getarian baino nabarmenagoa dela? Zumaiko kontua dala? Edo…
- Ez dakit. Hoixe bai ez dakitela. Ez dakit Getaidxan ere eiten dan hori edo ez. Litekena, e!, baita. Geo, nei iruitzen zait Getaitik Zumaira, adibidez, berriz ere Getaitik Zumaira, alde bat izan daitekela gaztelaniazko –ón bukatutakoak, ba, "kamiona", "kamioia", holakoak, ba, diferente egiten diala. Eta hau uaintxe ez naiz akordatzen. A ver… e… Nola zan? Zumaian "kamioia" eta haidxek "kamiona".
- "Kamiona" ta "frontona".
- Bai. Eta, eta gero ez dakit zenbateaiño, horren, pues, klaro, hola, ai naiz pixkat enteratu gabe ezer, baiña beti’re bukaeretan erreparatuta, baita ere –ón bukaera gaztelaniaz dutenak, -oi egiten ditugunak, adibidez, "balkoia" –a-rekin kontaktuan, baiña bestela, ta uste det hori´re oso galdua dala, bestela uste det "balkoe" modukoak esaten ziala Zumaian.
- Hori Getarian iruitzen zait oso, oso…
- Nabarmena, ez?
- Nabarmena dala eta Zarautzen ez dana gertatzen. Zarautzen sekula ez dana gertatzen eta Getarian "morroe" eta "zimarroe" eta…
- Hori da. "Zimarroia" baiña "zimarroe".
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!