Mertxe Irureta Mujika

Zumaia (Gipuzkoa) (1947)

Biografia

Guraso zumaiarren alaba, Erribera kale ezagunean bizi izan ziren (orduan Portu kalea deitzen zen). Ama Juanita ileapaintzailea eta aita Angel 'barberua', kale berean zeukan bakoitzak bere lantokia, elkarren ondoan, eta ezinbestean maitemindu, ezkondu eta negozioak bateratu zituzten. Bi alaba eta semea izan zituzten. Mojen eskolara joan zen Mertxe 14 urtera arte, ondoren joskintzan ibili zen lanean. Mari Pilar Manterolarekin batera, 'Beti Gazte' dantza taldearen sortzaileetako bat izan zen. Beste zaletasun bat ere bazuen: mendia. Ahizparekin eta lagunekin mendira joaten hasi eta horrela ezagutu zuen senarra bihurtuko zen Joxeba Zubiaurre zarauztarra. Elkarrekin Indamendi mendizale elkartearen sortzaileak izan ziren, 1973an. Joxebaren argazkilaritzarako zaletasunak bultzatuta, urte askoan herrian ezaguna izan zen 'Foto Mertxe' argazki denda ireki zuten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ZUM-117 2022 Zumaiako ahotsak
ZUM-118 2022 Zumaiako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 "Juanita pelukera" eta "Angel barberua" Bideoaren ikonoa
2 Garai bateko Erribera kalea Bideoaren ikonoa
3 Cantábrico tabernan izotza egiten zen Bideoaren ikonoa
4 Maitena zinema eta Hotel Zumaia Bideoaren ikonoa
5 Maria eta Jose mojen eskola Bideoaren ikonoa
6 Eskola erlijioari erabat lotuta Bideoaren ikonoa
7 Gaztetan mendira Bideoaren ikonoa
8 'Beti Gazte' dantza taldearen sorrera Bideoaren ikonoa
9 San Telmo egunean 'Beti Gazte' dantza taldearen debuta Bideoaren ikonoa
10 Dantza taldearen entseguetarako lokala Bideoaren ikonoa
11 Dantza taldearen emanaldi nagusiak Bideoaren ikonoa
12 Igandero mendira Bideoaren ikonoa
13 Umeekin bizitako komeriak Bideoaren ikonoa
14 'Foto Mertxe' argazki denda, Indamendi elkartearen "bulego" Bideoaren ikonoa
15 Gorbean galduta Bideoaren ikonoa
16 Indamendi eguna maiatzean Bideoaren ikonoa
17 Beste mendi elkarteekin harreman ona Bideoaren ikonoa
18 Lagunen arteko bromak mendian Bideoaren ikonoa
19 Ikurrina debekatuta Bideoaren ikonoa
20 Joxeba eta Mertxe Urbian ezkondu ziren Bideoaren ikonoa
21 'Foto Mertxe', denda bat baino gehiago Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia