Manu Garate Aizpuru
Zumaia (Gipuzkoa) (1937-2013)
Biografia
Zumaiako Goikotorreko etxean jaio bazen ere, gurasoak azpeitiarrak zituen Manuk: aita Urrestillako Koxo baserriakoa eta ama Nuarbeko Mendibilgoa. Maristetan ikasketak egin eta 14 urte bete berritan 'Otto Holke' lantegian hasi zen lanean. Beste lantegi batzutan ibili ondoren, familiako enpresa txikia, 'Xumai', jarri zuten martxan eta 1969an, herriko beste lantegi batekin elkartuta, 40 urtez martxan egon den 'Egurko' kooperatiba sortu zuten. Kanta eta bertso zalea, Zumaiako bertso-eskolaren sortzaileetako bat izan zen Joanito Dorronsororekin batera (lehenetakoa izan zen Euskal Herrian), eta Santa Ageda bezperan baserriz baserri koplak abestuz joateko ohiturari ez zion hutsik egiten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZUM-098 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Haizea Odria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute