Joanito Dorronsoro Goikoetxea
Zumaia (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Ataungo San Gregorio auzoan jaio zen, eta bertan bizi izan zen 11 urte bete zituen arte. Saturrarango seminarioan lehenengo, eta Donostiakoan gero, burutu zituen apaiz ikasketak. Apaiz izendatu zutelarik, bost urtez aritu zen Gaintzan apaiz lanetan, eta Itziarren urtebete igaro ondoren, Zumaiarako bidea hartu behar izan zuen. Apaizgintza eta fundizioko lanak uztartuaz jardun zuen denbora batez, harik eta apaiz izateari utzi zion arte. Herri mugimenduaren sortzaile eta bultzatzailea izan zen, ikastolen mugimenduak ere bete-betean harrapatu zuen, eta bera izan zen lehenengoetarikoa hezkuntzan bertsolaritza txertatzen. Bertsolaritza munduan Joanitok eginiko ekarpenak asko dira: 'Bertsolaritzaren Historia' sailkatua osatu eta 'Bertso doinutegia' egitasmo ikaragarria zedarritu zituen, besteak beste.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZUM-105 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Gallastegi | ||
ZUM-106 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Gallastegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute