Jexux Eizagirre Portillo
Zumaia (Gipuzkoa) (1948)
Biografia
San Telmo kaleko "Romanenekoa" etxean jaioa. Umetan txoritara eta olagarrotara joaten zen lagunekin. Ubillos jauregian kokatutako mesedetako eskolara joan zen 10 urtera arte. Ondoren, guraso elkarteak sortutako akademian ibili zen; herritarrak ziren irakasleak. 15 urterekin Zestoako 'Guztiok Bat' tailerrean sartu zen. 16 urterekin luistarren zuzendaritzako kide izan zen eta ondo gogoan ditu orduko 3 gertakizun: Julio Beobideri omenaldia, 'Alkar Izketa' boletina sortu zutenekoa eta Zumarragako Orbegozo enpresak Zumaian fabrika ipini nahi izan zueneko istiluak. Zumaian indar handia izan zuen 'Herri Gaztedi' gazte mugimenduan parte hartu zuen. Legazpiko Patricio Echeverria enpresan ibili zen lanean eta grebarako dei eginez panfleto bat idazteagatik 2 hilabete pasa zituen espetxean. Hernanira ezkondua, AEK-ko irakasle ibili zen, baita Dobera Euskara Elkarteko zuzendaritzan ere, 'Kronika' egunkaria sortuz. Literaturazalea, hainbat ipuin argitaratu ditu. Langile mugimenduarekin konprometitua eta politikan ere ibilia, gaur egun Zumaiako pentsiodunekin batera dihardu borrokan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZUM-116 | 2022 | Zumaiako ahotsak | Haizea Odria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute