Eguzkiñe Senosiain Eizagirre
Zumaia (Gipuzkoa) (1939)
Biografia
Bidarten (Lapurdi) jaio zen, gerra garaian familia herritik kanporatua izan baitzen. Bi urte ingururekin etorri zen Zumaiara. Maria eta Jose ikastetxean ibili zen 15 urtera arte; han dena gazteleraz ikasten zuten, baina etxean euskara mantendu zuten. 1960an ahizpa eta biak Ginebrara joan ziren lanera eta 5 urtez egon zen han. Oargi taldearen bidez euskara klaseak ematen hasi zen, Zumaian lehendabizi eta Arroan geroago. Donostian prestatu zen andereño izateko, Karmele Esnalekin. 1966an Zumaian ikastola martxan jarri zenean lehenengo andereñoa izan zen. Hasieran irakasle titulurik ez bazuen ere, UNEDen bidez atera zuen beranduago. Zumaiako ikastolaren historiaz eta bere ibilbideaz aritu zen Eguzkiñe elkarrizketa honetan.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| ZUM-120 | 2024 | Zumaiako ahotsak | Xabier Azkue Ibarbia |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute





