Agustin Zubimendi Lopetegi
Oikia auzoa; Zumaia (Gipuzkoa) (1944)
Biografia
Oikia auzoko Lizarraga baserrian jaioa ('Txomiñene' izenez ezagunagoa). 4 anaietan zaharrena zen Agustin. Guraso biak oikiarrak zituen: aita Lizarraga bertakoa eta ama Iparragirre baserrikoa. Txikitan Oikiako eskolan ibili bazen ere, laster joan zen familia Zumaiako Kale Nagusira bizitzera (orduan Ignacio Zuloaga kalea) eta Ubillos jauregian kokatua zegoen mesedetako fraideen eskolan jarraitu zituen ikasketak. Umetan San Pedro parrokian akolito gisa ere ibili zen eta 12 urterekin seminariora joan zen. Bankuko langile eta baita zuzendari ere izan zen jubilatu arte. Zumaiako hainbat abesbatzatan parte hartu izanagatik ezaguna da Agustin, bai kantari baita zuzendari gisa ere: 'San Pedro' abesbatzan eta jubilatuen 'Beheko Plaza' abesbatzan, esaterako, edo hain kuttuna duen Gabon Koruan. Zumaiako pilotaren giroa ere gertutik bizi izan zuen gaztetan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZUM-110 | 2021 | Zumaiako ahotsak | Haizea Odria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute