Markos Juanikorena Perotxena
Zubieta (Nafarroa) (1938)
Biografia
1938ko abenduaren 13an jaioa, Zubietako Pentan. Bi gurasoak zubietarrak, eta labrantzakoak (nekazariak). Bera zazpi senidetan laugarrena. Umetatik etxeko lanetan aritu behar izan zuen, bizikletaren erremolkean esnea Iturengo Aurtitz auzora eramaten, eta abar. 15 urterekin morroi joan zen Iturena, eta gerora ikazkile eta basomutil ibili zen. Amerikara ere joan zen, beste asko bezala eta artzain eta kapero lanak egin zituen; itzuleran, Leitzako Sarrion enplegatu zen. Hamabost urte zituenetik joaldun ibili da Zubietan ezezik, Euskal Herrian zehar. Pentan bizi da eta Ana Mari Hualderekin ezkonduta dago.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZUB-002 | 2019 | Euskal Herriko Ahotsak | Agustin Mendizabal |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?