Idiak apustuetan erabiltzen zituzten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZIZ-006-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Apusturik bazen, idiei babak ematen zizkien jateko. Lehen zeuden bide zaharretan egiten zituzten apustuak. Apustuetarako eta lanerako idi berberak erabiltzen zituzten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko uztailaren 01a
- Iraupena: 0:03:04
- Erref: ZIZ-006/009
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Herri-kirolak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Ze jan, ze ematen zenien jaten?
- Etxian zana, artua ta. Pentsuba ordun garesti izaten zan ta etxian iten zan artoa pixkat eta, gaiñantzian belarra, belarrakin mantzen zian.
- Ze belar klase izaten zan onena iditako?
- Alpapa ta, izaten zian fuerte xamarrak, gaillego-urria ta... edozein belar, belarra... tripa bete ezkero, ondo ibiltzen zian.
- Ta babaik-o ematen zeniyen hazitzeko?
- Pixkat, apustuba in bihar bazan ta.
- Apustutan ibiltzen ziñan, e?
- Ordun pixkat, baba pixkat botatzen zitzaiyen apustun.
- Astebete lehentxeo eo hola?
- Premiyotan ta pixkat ibiltzen giñan.
- Ta apustua preparatzeko ze... ze in behar izaten zan? Nola prepatzen zian? Baba eman bakarrik o gehixeo itten zenduen?
- Lana asko izaten du.
- Hizlaria2: Geo harriya eantsi ta ibili.
- Harriya erantsi ta ibilli bueltaka ta, eunero ta... lanik haundina hartan.
- Harriya etxen izaten zenun?
- E?
- Harriya, harriya etxen zenun zuk hoi iteko?
- Bai, ordun etxian zan.
- Ta nun ibiltzen ziñan, ze pruebatan?
- Oain dana kamiyua dao ta ordun biria zan, dana bire zaharra zan ta... bu, aixe moldatzen zan ordun.
- Eta apustu...
- Kamiyuan ez dao ibiltzeik oain, ordun ibiltzen [nitzan] bezela, ta puskatu [...] kamiyua.
- Apustuako ibiltzen zenitun idik zian laneako ibiltzen zenitunak?
- Bai.
- O bi pare ibiltzen zenitun ta bat gehixeo…?
- Laneako, laneako ibiltzen zian, etxian ibiltzen zianak.
- Ta ze prueba klasetan ibiltzen ziñan, ze apustu o nungo premiok o…?
- Gehiyenian Villabonan. Santiyotan jartzen zuen hor. Villabonan premiyua Santiyotan jartzen zuen ordun urtero. Oain ez det uste izaten dianik /izateianik/.
- Hizlaria2: Hor eoten zan harriya. Oain ya kenduba eukiko due.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!