Pinuak landatzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZIZ-006-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Pinuen koskorrak biltzen ari zirela, behin guarda etorri zitzaien, eta lanerako gazteak behar zituela esan zien. Mutteian (mintegian) lan egin zuten orduan. Lan hura nolakoa zen azaltzen du. Lanera oinez joaten ziren. Astoa kargatzeko, saskiak erabiltzen zituzten. Ehuneko pinu sortak landatzen zituzten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko uztailaren 01a
- Iraupena: 0:03:04
- Erref: ZIZ-006/004
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako lanak , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
- Hoixe aurrena ta, geo, guarda etorri zan. Gazte batzuk [... hartuko littukela] ta. Julian, Villabonakua zan hoi, hau Villabonan muitzen zan; berez zan hoi... Ataungua zan guarda hoi. Ta harek gazte batzuk bildu zittun, muittein lana itteko bihar zittula ta muittein aitzen giñan geo. Muittein pasa giñun... piñu landaria, piñu haziya in ta labrantzan bezela.
- Muittei zer zan baserri bat?
- Muitteiya? Ez. Hua... piñu haziya itten zan. Geo, landariak hazi zizkenian, haik atea ta mendira, jainkuak dakin tokitara, batea ta bestea, haik hartu ta piñu zulatzen ta. Zulatu ta sartu.
- Zeiñek ematen zun negoziyo hua?
- Hor bat... katapaza izaten zan bat eta, asto bat’e bai ta... Astua... Astota kargatu ta, piñu hoi, piñu landaria mendia eman ta han sartu. Amasamenditia, hemendik... goizian atea ta bi ordun ez giñan aillatzen hara gu.
- Oiñez juten ziñaten harea?
- Onbre! ordun bizikleta izan ezkero, bai earki. Ba al zan ordun bizikletik´e? bueno.
- Ta astua nola kargatzen zenduen, saskikin o zeoze [...] zun?
- Bai, xextuakin jarrita, xextuakin o kakuakin eo...
- Ta zenbat landare ematen zenituen aldiko gutxi gorabehera?
- Denbora?
- Biaje bakoitzeko zenbat piñu landare sartzen zenituen?
- Ez dakit nik zenbat, ziento batzuk izango zian. Zientoka iten giñun, ziento sortak, ziento... ziento batekuak. Ta auskalo! pilla ondo itten bazun astuak.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!