Zizurkil (Gipuzkoa)

Pinu koskorrak biltzen

Pinu koskorrak biltzen <p>Mutikotan pinuen koskorrak biltzera joaten ziren, pinuetan gora igota, koskorren barruko haziak lortzeko. Zakua bete eta kiloko hainbeste ordaintzen zieten gero Andoainen zegoen "mutteian" (mintegian). Koskorrak biltzeko mailua erabiltzen zuten. Herriko gazteak ibiltzen ziren lan horretan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZIZ-006-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutikotan pinuen koskorrak biltzera joaten ziren, pinuetan gora igota, koskorren barruko haziak lortzeko. Zakua bete eta kiloko hainbeste ordaintzen zieten gero Andoainen zegoen "mutteian" (mintegian). Koskorrak biltzeko mailua erabiltzen zuten. Herriko gazteak ibiltzen ziren lan horretan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Pixkat, koskortu ezkero, mutil koskorra pinu koskorrak biltzea aurreneko ateera izan gendun guk. Piñuba, piñu… koskorrak izaten zittuen haik. Haziya ateatzeko koskorrak bildu bihar izaten zian. Ta gu, mutil koskorrak, oain baiño biguiñaguak izaten giñan ordun ta.
- Ta nola biltzen zenituen piñu koskor haiek?
- Gora iyota. Mailluba hartu ta gora iyo ta bota. Mailluba libratzen giñun, jo ta behera bota, behian zakuba bete ta kiloko hainbestian. Mutteiya, Andoaiñen zan ordun mutteiya, hara. Biltzen zittuen haziya kentzeko koskorrai.
- Ta zenbaten saltzen zan kilua?
- Gu ez giñan enteatzen.
- Dirua jaso ta etxen entregatu?
- Biharko.
- Ta piñu koskor haiek biltzeko maillua zer zan maillu normal bat?
- Bai, maillu ttiki bat nahikua izaten zan.
- Makillakin ez zan nahikua? maillua ber zun?
- Makillakin zailla. Maillubakin jota seittun libratzen zan baiño.
- Ta ondo gora iyoko ziñaten ordun, koskor guztik biltzeko piñu baten.
- Bueno! Katuba bezela han behetik gora ordun. Eskolatik atera ta geo, bialdu ta seittun, hamalau urte ezkeo, zeoze…
- Ta ze ibiltzen ziñaten lagunak o senidek o…?
- Bai, herritik... herrikuak izaten giñan, kuadrilla. Hasi giñanian zortzi lagun eo holakon bat, sei-zortzi lagun eo hasi giñan ta geo...

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia