Maritxu Mendizabal Mendizabal
Zizurkil (Gipuzkoa) (1930)
Biografia
Zizurkilgo plazan jaioa, Pantxikene etxean. Gurasoak Zizurkilgoak zituen. Pantxikene herriko gune garrantzitsua zen sasoi batean: taberna, jatetxea, okindegia, denda eta estankoa, denetik zuten han. Aitak ogia egiten zuen, eta ama sukaldean egoten zen. Behiak ere bazituzten; inguruko baserrietako esneak biltzen zituzten, eta Donostiara eraman egunero, saltzeko. Maritxu herriko eskolan ibili zen 14 urterarte. Esnea partitzen eta tabernan zerbitzen hasi zen gaztetxotatik. Zaldi-karroan joaten zen Villabonako geltokira eta gero trenez Donostiara. Bost senide ziren, hiru neska eta bi mutil. Villabonara ezkondu zen, Oriamendiko etxeetara: Zizurkilgoa zuen senarra, baina SACEMen zebilen lanean. Alaba bat izan zuten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZIZ-018 | 2014 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?