Maria Kortajarena Kortajarena
Zizurkil (Gipuzkoa) (1924)
Biografia
Zazpi senidetan zaharrena, Maria Zizurkilen jaio zen, Garetza baserrian. Aita, bertakoa zuen, eta ama, berriz, Asteasuko Ondartza baserrikoa. Gerra garaian jaiotetxean errekete eta falangistak izan zituzten, lau hilabetean. Hilabete haietan senideek Abeletxe baserrian hartu zuten babes, baina, etxeko alaba zaharrena izanik, Mariak amari lagundu zion etxea gobernatzen. Hogeita sei urterekin ezkondu zen eta bost urtean bost haur izan zituen. Gerora senarra hil zitzaion eta berriz ez ezkontzea erabaki zuen. Etxera ogia berak ekarri behar eta, garbiketa lanetan zein tabernan lanean aritu zen, urte askoan, erretiroa hartu arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZIZ-012 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe | ||
ZIZ-013 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?