Joxe Manuel Atxaga Ernandorena
Zizurkil (Gipuzkoa) (1932)
Biografia
Zizurkil gorako udaletxean jaio zen, aitona praktikantea baitzuen; ama, Ixabel, han jaio zen. Garaiko herrikide asko ez bezala, txiki-txikitatik hasi zen eskolan ikasten: 10 urtera arte herriko eskolara joan zen, eta Juan Imazekin ikasi zuen gero. 16 urte arteko ikasketak, Andoaingo La Sallen egin zituen. Orduantxe hasi zen Sacen-en lanean; eta, garai hartan, lau urtez Tolosako Almi Akademian aritu zen ikasten Enrique Biguriarekin. 21 urterekin, Arkauteko paper-fabrikan hasi zen lanean, eta 20 urte inguru egin zituen bertan. Ondoren, Arkautetik irten, eta bere kontura hasi zen lanean aseguruekin. 38 urterekin, Arribeko Margot Iriarte Oterminekin ezkondu zen, eta Tolosan jarri ziren bizitzen. Orduantxe ezagutu zituen Tolosako mugimendu euskaltzalea; eta, oraindik ere, horren alde lanean dihardu, euskal kulturaren inguruan. Mendi-ibilaldietan, euskarazko kantu zaharrak abestuz eta ikurrinak jarriz ekin zion lanari; eta Laskorain ikastolaren sorreran ere izan zen, besteak beste. 1963an kartzelan sartu zuten legez kanpoko propaganda banatzeagatik. Abertzalea eta euskalduna dela sentitzen du denaren eta denen gainetik, eta argi dauka horri eusteko bidea jorratu behar dela.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZIZ-016 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa | ||
ZIZ-017 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?