Euxebi Iraola Sansebastian

Zizurkil (Gipuzkoa) (1924)

Biografia

Bost senidetan zaharrena, Zizurkilgo Loidi baserrian jaioa da Euxebi. Ama amezketarra zuen, eta aita bere jaiotetxe berekoa. Aitak fabrikan egiten zuen lan, eta bera ere hala hasi zen, ezkondu aurretik, Talleres Adunan. Burdin artean egiten zuen lan, izan tornuan, izan burdin zatiak kargatzen... gizon artean, eta gizonek bezala. Irabazi, ordea, gizonek baino gutxiago egiten zuen, noski. Baserrian ere beti aritu izan da lanean, eta esku latzak izan arren, josteko eta eskulanetarako afizioa eta dohaia gaztetatik izan du.

Zintak

KodeaDataProiektua
ZIZ-014 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia