Puri Solozabal Larruskain Plazakodendakua

Ziortza-Bolibar (Bizkaia) (1930-2011)

Biografia

Ziortza-Bolibarko "Anittu-Goiko" baserrian jaio zen 1930ean. Jose Joakin eta Mariak izandako lau alabetatik bera izan zen nagusia. Neskatook lur aldapatsu eta gogor haietatik atera guran, eta eurak eduki ez zuten eskola emateko ilusioarekin, Ermuko plazan eskualdatzeko zegoen denda bat hartzea erabaki zuten. 1947ko iraila zen. Puri Eibarko akademia batean kontabilitatea ikasten hasita zegoela eta baserritik etorrita 6 hilabete besterik ez zeramala, bizkarrezur-muinari erasotzen zion infekzio baten ondorioz, gerritik beherako mugikortasun barik geratu zen oheari lotuta. Umetan eta gaztetan ikusi eta entzundakoak, gaur bertakoak balira bezala ditu gordeta oroitzapenean. Hizkera: bolibartarra.

Zintak

KodeaDataProiektua
BOL-005 1999 Ermuko eta Mallabiko "Drogetenitturri" aldizkaria

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia