Inmaculada Solozabal Larruskain Plazakodendakua
Ziortza-Bolibar (Bizkaia) (1938)
Biografia
Ziortza-Bolibarko "Anittu-Goiko" baserrian jaio zen 1938an, eta Maria eta Jose Joakinek izandako lau alaben artean txikiena izan zen. Eskolara Iturretako auzo-eskolara eta Iruzubietako Bolintxora joaten zen egunero, kale egin barik. 14 urte betetakoan, Murgiako eskolan egon zen barneko ikasle gisa, "Cultura general" eta "contabilidad" ikasten ahizpa batekin batera. Eibarren Dibujoa, Margoketa eta Damaskinatua ikasi ostean, kanporako grabatzen hasi zen: ezpatak, eskumuturrekoak, hautsontziak, krisketak, mahuka-bikiak... mailukotsean ematen zituen egunak. 1960tik aurrera, familiaren negozioa hartu zuen (ordura arte jateko denda izandakoa) eta liburu-denda bihurtu; negozioa bere kargu gelditu zen. Grabazioa egin zitzaionean Ermuan bizi zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BOL-005 | 1999 | Ermuko eta Mallabiko "Drogetenitturri" aldizkaria | Esti Gonzalez |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?