Higinia Solozabal Larruskain Plazakodendakua

Ziortza-Bolibar (Bizkaia) (1936)

Biografia

Ziortza-Bolibarko Anittugoiko baserrian jaio zen 1936an. Eskolara joatea gustuko zuen; handik etortzerakoan ganadu bila joatearena bere ardura zen. 11 urterekin Ermura etorri beharrean topatu zen, gurasoak plazan denda bat jarri zutenean. Bordatzen eta josten ikastera joaten zen. Han berarekin ikasle zeudenen harridurarako, etorri berria izanda, bertakoak baino hobeto zekizkien herriko jendearen izen eta abizenak; bai, ba, dendan genero guztia apuntera ematen zen eta! 16 urterekin, Murgiako ikastetxe batean egon zen ahizpa txikiarekin batera, bere kontabilitate eta kultura orokorreko ezaguera hobetzeko asmoz. Alberto González Atxa eibartarrarekin ezkondu zen eta lau seme-alaben ama da. Bere ama Maria hil zenean, frontoi osteko "Maria Anitturen" denda bere kargupean geratu zen harik eta jubilatu zen arte. Gaur egun Bolibarren bizi da, bere jaiotetxean. Hizkera: bolibartarrera.

Zintak

KodeaDataProiektua
BOL-004 2007 Ermuko Ahozko Ondarea

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia